152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Obrak esleitzeko prozedura irekia: NA-6001 (Iruña-Ezkirotz) errepidearen eta Nafarroako Unibertsitateko errepidearen gurutzaguneko biribilguaren proiektua

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2004ko azaroaren 19an, honako erabaki hau hartu zuen:

CGU 04-AZA-19 (4/UV).

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Kontratazio espedientea onestea bai eta NA-6001 (Iruña-Ezkirotz) errepidearen eta Nafarroako Unibertsitateko errepidearen gurutzaguneko biribilguaren proiektua ere, espedientean bildua.

2. Esleipenerako prozedura hastea, eta horretarako aipatu obrak esleitzeko prozedura irekirako deia egitea. Obren aurrekontua 315.875,32 eurokoa da eta 6 hilabetetan bukatu beharko dira, espedienteko baldintzen pleguari jarraikiz, hori ere onetsi baita.

3. Indarrean den Udalaren Hirigintza Gerentziako gastuetarako aurrekontutik, 315.875,32 euroko gastua baimentzea, "Azpiegiturak eta erabilera publikoko ondasunak" izeneko 30432226010010 kontusailaren kargura".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2004ko azaroaren 25ean._Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0418266