152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IMOTZ

Plantilla organikoa

Imozko Udalak, 2004ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, 2005eko plantilla organikoa onetsi zuen aho batez. Hori guztia, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Funtzionarioak

1. Izena: udal idazkaria (Basaburua-Imotz batasunerako). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Osagarria: 100eko 28. Gradua: 6. Bete beharreko baldintza: euskaraz jakitea, ahoz eta idatziz.

2. Izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: bat. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: hutsik. Baldintza: euskaraz jakitea, ahoz eta idatziz.

Lan-kontratudun finkoak

Izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: bat. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Iraungitzekoa.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Idazkaria: Juan Alemán Astiz, idazkaria Basaburuarekin partekatua.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Administrari laguntzailea: María Josefa Azpíroz Zabaleta.

Imotzen, 2004ko urriaren 28an._Alkatea, Begoña Oquiñena Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0417243