152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

L I Z A R R A

Deialdia, Lizarrako Udaleko E mailako langileendako zazpi lanpostu, oposizio bidez eta barne igoera murriztuan, betetzeko. Oinarriak

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Honako deialdi honen xedea da Lizarrako Udalean zazpi lanpostu betetzea barne igoera murriztua eginez. Oposizio bidez eginen da, bertako Udalean E mailari atxikita dauden eta honako deialdiko baldintzak egiaztatzen dituztenen artean, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluan xedatuarekin bat.

Deialdi honen lanpostuak Lizarrako Udaleko E mailako guztiak dira, egun jabetzan hartuak baitira. Hona hemen: bi, Gustavo de Maeztu Museoko zaindari-etxezain, bat, Udal Liburutegiko zaindaria, hiru, zerbitzu anitzetako peoiak, bat udal mandataria.

1.2. Hautapen-probak egin ondotik lanpostuetarako izendatzen direnak D mailan sartuko dira eta maila horri dagozkion lansariak jasoko dituzte.

1.3. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak igoeraldi honen aurretik zuen lanpostuaren adskripzioa, ez eta araubide juridikoa ere. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio. Hala ere, deialdi honen xede diren lanpostuetan aritzeko izendatzen diren funtzionarioek, baldin eta afiliatuak badaude Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten eskubide pasibo eta osasun laguntza eta laguntza sozialaren araubidean, aukera izanen dute bertan segitzeko edo Gizarte Segurantzaren Araubidera pasatzeko.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.4. Lanpostua eskuratzen duenak burutu beharreko egitekoak, bere mailari eta kategoriari dagozkienak izango dira. Udal alor berari atxikita jarraituko du, berak zituen egitekoak burutuz, maila berria edo laneko jardun berriaren ondoriozkoez gain, eta eskatzen zaizkion guztiak, betiere bere maila administratiboari badagozkio.

2. oinarria._Izangaien betebeharrak.

2.1. Honako oposizio honetan onartua izan dadin, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintzak bete beharko ditu izangaiak:

a) Lizarrako Udaleko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, E mailakoa.

b) Zein diren Lizarrako Udaleko igoera honen lanpostuak, haien lanpostua jabetzean izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, honako sustapen honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

d) Nafarroako Administrazio Publikoetan bortz urteko antzinatasun onartua dutela frogatzea.

e) Eskola-Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Titulu hori eduki ezean, horren ordez nahikoa izango da aitortutako zortzi urteko antzinatasuna egiaztatzea.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautaketa bide osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Lizarrako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari egokituak izango dira eskabideak.

3.2. Eskabideari deialdiaren 2.1. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako egiaztagiriak erantsi beharko zaizkio.

3.3. Behar bezala betetako eskabideari, jarraian adierazten diren honako agiri hauek erantsiko zaizkio.

3.3.1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Lizarrako Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Izangai bazterturik ez bada izangaien zerrenda behin betikoa bilakatuko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: María José Fernández Aguerri, Lizarrako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Peter Hans Neumann, Lizarrako Udaleko lehen alkateordea.

Lehen mahaikidea: Francisco Escobar Martínez, Lizarrako Udaleko euskara teknikaria.

Ordezkoa: Asunción Aramendia Gastón, Lizarrako Udaleko kontu-hartzailea.

Bigarren mahaikidea: Jesús Ruiz Bujanda jauna, Lizarrako Udaleko arkitekto teknikoa.

Ordezkoa: Javier Marín Gómez, Lizarrako Lizarrako Udaleko obra zaindaria.

Hirugarren mahaikidea: Lizarrako Udaleko langileen ordezkari bat.

Ordezkoa: Lizarrako Udaleko langileen ordezkari bat.

Mahaikide idazkaria: Pablo Gil Morrás, Lizarrako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Puy Barbarin Elcarte andrea, Lizarrako Udaleko administrari-ofiziala.

Epaimahaia hautapen-probak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengoa, gutxienez, bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Halaber, oposizioaren azterketako proba guztiak edo horietako batzuk zuzentasunez egin daitezen, beharrezkotzat jotzen diren barneko jardun-arauak ebazteko ahalmena izango du, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei egokituz.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta esparru horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria._Oposizioa.

6.1. Oposizioa fase bakarrean eginen da _oposizioaldia_, eta oinarri hauetan zehazten den bezala.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean adieraziko da oposizioaldia zein toki, egun eta ordutan hasiko den. Gero, eta hala bada, epaimahaiak behar den garaian argitaratuko ditu, bata bertzearen ondotik, gainerako probak egiteko iragarkiak.

7. oinarria._Oposizioaldia.

7.1. Ondoko ariketa hauek egin beharko dira oposizioaldian:

a) Lehenbiziko ariketa: galdeketa teoriko-praktikoa, erantzun-aukera batzuk emanda, idatziz egin beharko dena, deialdi honen II. eranskineko gaiari buruz. Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoari dagokion jakite-maila eskatuko da.

b) Bigarren ariketa: galdeketa teoriko-praktikoa, hau ere erantzun-aukera batzuk emanda, idatziz egin beharko dena, deialdi honen III. eranskineko gaiari buruz. Lehen Mailako Lanbide Heziketako jakite-maila eskatuko da.

7.2. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira, eta 60 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, honela banaturik:

Lehen ariketa: 30 puntu gehienez.

Bigarren ariketa: 30 puntu gehienez.

Bi ariketak batuta 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak oposiziotik kanpo geldituko dira.

7.3. Oposizioko bi ariketak egun berean eginen dira, plika sistema erabilita. Plikak jendaurrean irekiko dira eta Lizarrako Udaleko iragarki oholean aditzera emanen. Jendaurreko egintza hori eginda, epaiamahaiak iragarki oholean argitaratuko ditu emaitzak.

7.4. Probak dei bakarrean eginen dira, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

8. oinarria._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

8.1. Oposizioko ariketak bukatutakoan, epaimahaiak aditzera emanen ditu Udalaren iragarki oholean eta ariketak egin diren tokikoan, azterketa gainditu dutenen emaitzak, oposizioko bi ariketetan lortutako kalifikazioak batu ondoren.

8.2. Epaimahaiak organo eskudunari bidaliko dio probak gainditu dituzten lehiakideak izendatzeko proposamena edo lanpostuak haiei esleitzeko proposamena. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Deialdi honetan aipatzen dren hautapen-proba bukatutakoan, Lizarrako Udaleko alkateak epaimahaiak proposatutako izangaiak Lizarrako Udaleko igoera txandako lanpostuetarako izendatuko ditu.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara eta ondorio ekonomiko eta administratiboak sortuko ditu ebazpen honen egunetik aitzinera.

9.3. Egun horretarako jabetza hartzen ez dutenek hartan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

10. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian, dagokion salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritu nahi den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, aurretik erabakia hartu duen organoari errekurritzeko asmoa jakinarazita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, edota

c) Berraztertzeko errekurtsoa organo dei-egileari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, hilabeteko epean, Lizarrako Udalaeko alkateari zuzendua.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

1._Norberaren datuak:

Izen-deiturak: ........................................., adinez nagusia, N.A.N.: ............, sorteguna: ............., sorterria: ..............., helbidea: ................ (..............), karrika: ......................................., zenbakia: ..........., posta kodea: ........, telefonoa: ..................

2._Datu administratiboak:

a) Zer lanposturako izendatu zuten.............................. (Lizarrako Udaleko funtzionarioa).

b) Administrazio egoera.

Jardunean (honen baliokidea bada, adierazi zein den) ............ ....................................................................

c) Egungo destinoa:

d) Zein maila edo taldetakoa den: E.

3._Izenpetzen duenak bere ardurapean azaltzen du ezen baldintza guzti-guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete ere, honako deialdian parte hartzeko: Lizarrako Udalean E mailatik D mailara igotzeko deialdian parte hartzeko, oposizio bidez eta barne igoera murriztua eginez.

Karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.

4._Deialdi honetan parte hartzeko, 2,1 oinarriak eskatzen dituen agiriak, titulua barne, aurkezten dituela.

(Sustapenean parte hartzeko erabilitako sarbidea X batez jarri):

f Titulazioa eta bost urteko antzinatasun onartua.

f Zortzi urteko antzinatasun onartua.

Horrenbestez,

Eskabidea behar bezala eta bere garaian aurkeztu dela onartzeko eskatzen du, eta hortaz, Lizarrako Udalean E mailatik D mailara igotzeko, oposizio bidez eta barne igoera murriztua eginez, hartzeko deialdian onartua izan dadila eskatzen du.

Lizarran, 2004ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

LIZARRAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Kultura orokorreko gaiak

II.1. Komunikazio alorra

1._Erabilera ohizkoa duten idazkiak (informatiboak, literarioak,...) ulertzea, ideia nagusien eta hauen arteko harremanen laburpena. Testu mota ezberdinei dagozkien oinarrizko alderdi batzuk aztertzea (egitura, hiztegia, puntuazio ikurrak...).

2._Mota ezberdinetako testu errazak egitea (narrazioak, deskripzioak, elkarrizketak, txostenak...) dagokion testu egitura erabiliz, ortografi arauak betez eta testuari batasuna ematen dioten oinarrizko prozedurak (loturak, aditz denbora, puntuazio ikurrak...) erabiliz.

3._Sinboloak, irudiak, planoak eta grafiko sinpleak ulertzea.

4._Ordena alfabetikoa ongi ezagutzea, hiztegia, gida, telefonoa, zerrendak..., erraztasunez erabiltzeko.

5._Inprimakiak, galdera sortak eta formulario sinpleak ulertu eta betetzea: NAN, telegramak, igorpenak, bankuko agiriak, eskabideak...

II.2. Matematika alorra:

1._Zenbaki natural eta hamartarrak irakurri, idatzi eta ordenatzea.

2._Eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun arazo txikiak konpontzea oinarrizko lau eragiketak (batuketa, kenketa, biderkaketa eta zatiketa) erabiliz, zenbaki naturalekin zein hamartarrekin.

3._Luzera, azalera, masa, kapazitate eta denbora neurriak. Multiplo eta azpimultiplo erabilienak. Unitateen konbertsioa.

4._Irudi lau eta gorputz geometriko ezagunenak bereiztea. Oinarrizko osagaiak (aldea, angelua, erpina, aurpegia, oinarria eta altuera) zein diren jakitea.

II.3. Ingurune sozionaturalaren alorra:

Lizarrako Udalaren egitura eta haren gobernu organoak.

III. ERANSKINA

Lanbide arlo batzuen eduki teoriko-praktikoei buruzko gaiak, eraikinen mantentzeari eta konponketa lan errazei lotuak

Oinarrizko elektrizitatea

Argiketarien oinarrizko lanabesak ezagutu, erabili eta mantentzea. (bihurkinak, aizturrak, aliketak, ...).

Banaketa koadroak eraikinetan. (potentzia-kontroleko etengailua, etengailu magnetotermikoak, diferentzialak).

Soinu-zirkuituak. (pultsadoreak, txirrinak).

Oinarrizko argi-zirkuituak. (etengailuak, konmutadoreak, entxufe-oinak, lurreko hartzearekin eta gabeak, lanparak).

Fluoreszente-argien zirkuituak. (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak).

Zirkuitu bereziak. (alarmak, larrialdietako argiak).

Segurtasun neurriak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta.

Oinarrizko mekanika-Metal arotzeria.

Mekanikarien oinarrizko lanabesak ezagutu, erabili eta mantentzea. (mailuak, bihurkinak, giltza mota batzuk, zerrak, eskuko zulagailua.)

Sarrailagintzako oinarrizko eragiketak. (ate eta leihoak doitzea, sarrailak eta bonbinak, metalezko ekipamenduaren mantentzea).

Segurtasun neurriak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta.

Iturgintza-Berokuntza

Iturginaren oinarrizko lanabesak ezagutu, erabili eta mantentzea.

Iturgintzako instalazioak mantentzea. (komunak, txorrotak, tangak, sifoiak)

Berokuntzako instalazioak mantentzea. (zirkuituak, airez bete eta purgatzea. Erradiadoreak. Galdara gelak, elementu garrantzitsuak).

Segurtasun neurriak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta.

Zurgintza

Zurginaren oinarrizko lanabesak ezagutu, erabili eta mantentzea. (mailuak, zerrak, trintxak, zulagailu elektrikoa, ... eta bestelakoak, hala nola lizpaperak, itsasgarriak...)

Zurgintzako oinarrizko eragiketak. (ate eta leihoak doitzea. Sarrailak eta ponpatxoak. Pertsianak: motak, mantentzea eta konponketa).

Segurtasun neurriak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta.

Lizarran, 2004ko urriaren 29an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0416566