152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CORELLA

Alkatetzaren ebazpena

Ramón Miguel Jiménez González Corellako Udaleko alkate udalburua naizen honek, legeek emandako eskumenak erabilita,

Kontuan hartuz ezen 2004ko ekitaldiko plantilla organikoan, aurtengo ekainaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, udaltzain buruaren kargua aldi baterako kargutzat hartzen dela.

Kontuan hartuz urriaren 14ko 213/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 16. artikulua, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten baitu dekretu horrek.

Kontuan hartuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.1 e) artikulua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginekoa; ondokoa ebatzi dut:

Lehenbizikoa: Angel Carlos Francés Gómez jauna Corellako udaltzain burua izendatzea.

Bigarrena: Angel Carlos Francés Gómez jauna, udal funtzionarioa baita, zerbitzu berezietan egonen da bere udaltzain lanpostuari begira.

Corellan, 2004ko ekainaren 21ean._Alkate udalburua, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0418253