152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CASTEJON

Bi udaltzainen izendapena

Bi udaltzain hartzeko hautaproben epaimahaiek egindako proposamenekin bat (deialdiak 2002ko uztailaren 8an, 82. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta 2003ko martxoaren 3an, 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu baitziren), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Legearen 32. artikuluan xedatutakoa betez, Castejongo Udalak, 2004ko azaroaren 26ko bilkuran, erabaki du Fernando González García jauna eta Adolfo Osuna Martínez jauna udaltzain izendatzea, haiek lortu baitute puntuaziorik handiena eta gainditu egin dutelako oinarrizko prestakuntzako ikastaroa, Nafarroako Gobernuko Segurtasun Eskolakoa.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2004ko azaroaren 30ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0418248