152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARANGUREN

Ordenantzetako aldaketa hasiera batez onetsita

Aranguren ibarreko Udalak, 2004ko azaroaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko ordenantza hauek:

a) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala (5 zenbakikoa) aldatzea, 5. artikuluan aipatzen den karga-tasa % 5ekoa izanen baita.

b) Hirilurren balio igoeraren zerga arautzen duen ordenantza fiskala (4 zenbakikoa) aldatzea, 11. artikuluan aipatzen den karga-tasa % 16koa izanen baita.

c) Telebanaketa zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskala (7 zenbakikoa) aldatzea, b) puntuari idazketa berria eman baitzaio: "Sarea telebistarako bakarrik erabiltzeko kuota: 20 euro urtean sarera loturiko etxebizitza bakoitzeko.

Sarea telebistarako eta interneterako erabiltzeko kuota: 50 euro urtean sarera loturiko etxebizitza bakoitzeko".

d) Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (8 zenbakikoa) aldatzea, 6. artikuluari idazketa berria eman baitzaio familia ugariendako urteko kuotari dagokionez; hona hemen: "6-18 urte bitarteko hiru seme-alaba abonaturik dituzten familia ugarietan, seme-alabek kuotaren % 25eko murrizketa izanen dute, betiere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren oinarria ez bada lanbidearteko gutieneko soldata baino handiagoa familia unitatearen kide bakoitzeko."

e) Kultur Etxeko auditorioan egindako kultur jardueretara sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (12 zenbakikoa) aldatzea, 4. artikuluan ondoko tasak ezarri baitira: adin guztiendako ikuskizunak: 2 euro; gazte eta helduendako ikuskizunak: 2,5 euro; ikuskizun bereziak: 5 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Mutiloabeitin, 2004ko abenduaren 1ean._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0418256