152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantza fiskala

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2004ko azaroaren 11n, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Ur hornidura, saneamendu eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen ordenantza fiskal orokorreko tarifen aldaketak, indar har dezaten 2005eko urtarrilaren 1ean hasita. Halaber, Saneamenduko ordenantza teknikoaren 1.7. artikuluko aldaketa onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz (15/2002 Foru Legeak aldaturik), espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen diren erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen.

Epe hori erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza fiskal hori behin betiko onetsitzat joko da.

Corellan, 2004ko azaroaren 12an._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: L0417495