152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

206/2004 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiria 2004. urtean iraungitzen zaien eta hura berritzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onesten duena (1. eta 2. eranskinak).

Garraio zuzendari nagusiak uztailaren 29an emandako 152/2004 Ebazpenaren bidez, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiriak berritzeko probetarako deia egin zen, hain zuzen 2004. urtean iraungintzen direnak berritzeko.

Behar diren probak eginda, horretarako izendaturiko epaimahaiak azterketa gainditu duten izangaien zerrenda aurkeztu du, onetsi dezaten. Beharrezkoa da, halaber, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiriak egin eta eman daitezela agintzea.

Erregelamenduzko tramiteak eginik eta aplikagarri diren gainerako xedapenak beterik, ekainaren 27ko 150/1984 Foru Dekretuaren bidez departamentu honek dituen eskumenei jarraikiz, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 2ko 207/2004 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena._Errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiria 2004. urtean iraungitzen zaien eta hura berritzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onestea. 1. eta 2. eranskinetan ageri dira.

Bigarrena._Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari agintzea segurtasun aholkularien lanbide gaitasunaren ziurtagiriak presta ditzala.

Hirugarrena._Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena._Ebazpen hau Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko azaroaren 4an._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

1. ERANSKINA

ARAGUAS REGLA, CRISTINA

ARRUBLA MONDELA, RAFAEL

ASURMENDI ASURMENDI, JOSE SABINO

BERASTEGUI MURUZABAL, ALVARO

BLANCO HUETO, JOSE ANGEL

CIPRES AZNAR, JUAN CARLOS

DUSSAUBAT FAOAGA, LANDER

ECHAVARRI BRAVO, EVA MARIA

GALDEANO LATORRE, M.ª JOSEFINA

GALDEANO LATORRE, RICARDO

GARCIA ASTIZ, MIGUEL

GAZTELU MORIANA, JOSE RAMON

GOICOECHEA GARRALDA, ANTONIO

GOÑI BALEZTENA, BASILIO

GUELBENZU ARCE, JOSE MIGUEL

IDOATE ROLDAN, SERGIO

JIMENEZ GALAN, MANUEL

JIMENEZ LARRASOAIN, ALFREDO

JURIO BURGUI, FCO. JAVIER

LOPEZ DE ABECHUCO MENA, ALVARO

MADORRAN PEREZ, MAYRA

MARTINEZ DE LIZARRONDO APESTEGUIA, JOSE RAMON

MUÑOZ RUIZ, FRANCISCO JAVIER

MUÑOZ SANTOS, JUAN RAMON

OCHOA FERNANDEZ, FERNANDO ALFONSO

ORZAEZ GALLEGO, MIGUEL ANGEL

PELLEJERO GARCIA, JESUS ANGEL

PIUDO SANZ, JOSE MARIA

REMON LASHERAS, JESUS

RITUERTO LABORDA, M.ª PILAR

ROITEGUI SEGURA, MARIA CAMINO

SADABA PRADOS, JESUS MARIA

SANCHEZ MAULEON, JESUS SILVESTRE

SUAREZ BENITO, JOSE

SUCUNZA ARRIZURIETA, JESUS MARIA

ZABALZA INDURAIN, DAVID

2. ERANSKINA

JIMENEZ GALAN, MANUEL

MADORRAN PEREZ, MAYRA

MAZO MARTINEZ, MARIA DOLORES

PELLEJERO GARCIA, JESUS ANGEL

REMON LASHERAS, JESUS

Iragarkiaren kodea: F0417421