152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

300/2004 FORU AGINDUA, azaroaren 9koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Tuterako "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, espezialitate gehiago eskaintzeko.

Cesar Ignacio Pérez Garde "Centro Cultural Castel Ruiz" erakunde autonomoko lehendakariak eskatu du Tuterako "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolari eman dakiola "perkusioa" espezialitatea irakasteko. Izan ere erakunde autonomoa eskolaren titularra da.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak eskatutakoaren alde emandako adostasun-txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen eraketa eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematen zaio Tuterako "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolari (31007100 kodea duenari) "perkusioa" musika-tresna irakasteko, 2004/2005 ikasturtetik aitzina.

2. Hemendik aurrera, ikasgai hauek izanen dira Eskolan; batetik, 421/1992 Foru Dekretuko 9. artikuluko 1. idatz-zatian aipaturiko "oinarrizko eskaintza" eta, bestetik, musika-tresna hauek: soinu handia, klarinetea, kontrabaxua, zeharkako txirula, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpeta, biola, arrabita eta biolontxeloa.

3. Departamentu honen baimena beharko da Eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Foru dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela foru agindu honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazioaren ebazpen honen kontra Administrazio Publiko interesatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Foru agindu hau igortzea Centro Cultural Castel Ruiz erakundeko buruari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera eta Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalera, Informazioaren Kudeaketarako Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, 2004ko azaroaren 9an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0417473