152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2004ko azaroaren 24ko hamabietan, "Unión General de Trabajadores de Navarra" ("UGT" anagrama) izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla. Erakunde horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten besteren kontuko langileak biltzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Luis Pérez Lizar jauna eta Ainhoa Aznarez Igarza andrea.

Hori guztia aditzera ematen da, interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2004ko azaroaren 26an._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0418341