116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

222/2004 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Iruñeko Ezpeletako Kondearen antzinako Jauregian dauden "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasgela berrietarako musika tresnak erosteko esleipena dela eta, 128.566,00 euroko gastua xedatzen duena.

Indarra duen legerian xedaturikoa betez, aditzera ematen da Hezkuntza kontseilariak, abuztuaren 23ko 222/2004 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

_Kontratuaren xedea: Iruñeko Ezpeletako Kondearen antzinako Jauregian dauden "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasgela berrietarako musika tresnak erostea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa. Presako tramitazioa.

_Esleipen-hartzailea: Musical Aldave, S.A., Gasteizkoa.

_Esleipenaren prezioa: 128.566,00 euro, BEZa barne.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 23an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0413418