116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

UAO-2 urbanizatzeko kuotak behin betiko likidatzeko kontuaren proiektua. Hasierako onespena

Udaleko Gobernu Batzordeak, 2004ko abuztuaren 13an egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik, Hirigintza Batzordearen 2004ko abuztuaren 11ko irizpena, UAO-2 unitatea urbanizatzeko kuotak behin betiko likidatzeko espedienteari buruzkoa.

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea egungo H.A.P.O.ko UAO-2 unitatea urbanizatzeko kuotak behin betiko likidatzeko kontuaren proiektua.

Bigarrena._Erabakia jendaurrean egonen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko prentsan iragarkia paratuta, hogei eguneko epean, herritarrek eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Ukitutako jabeei banan-banan jakinaraztea ekonomia alorraren likidazioaren erabakia.

Tafallan, 2004ko abuztuaren 26an._Jarduneko alkatea, Juan José Martínez Iradiel._Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L0414105