116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

Herrilurretako aprobetxamenduak

Hamar egunean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herriko bizilagunek lehorreko laborantzako herrilurren aprobetxamendua eska dezakete, bai eta "Oleado-Las Carretas" (azken honen erdia) bazkatokiko larreen aprobetxamendua ere. Horretarako Ordenantza orokorrean ezarritako baldintzak bete behar dira (1991ko 164. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 27koa). Udal bulegoetan dauden ereduak bete beharko dira eta eskatzen diren agiriekin batera aurkeztu.

Laborantzako lurren aprobetxamenduak berrogeita zortzi eta berrogeita hamar erregu bitartekoak dira, zerealetarako. Urteko lur-saria, hasiera batean, hiru euro eta hogeita hamalau zentimo izanen da erregu bakoitzeko lehentasuneko aprobetxamenduetan, eta sei euro erregu bakoitzeko zuzeneko aprobetxamenduetan.

Aipatutako bazkatokiko belarren aprobetxamendurako ezarritako lur-saria, atxikiak dituen mugak, ondasunak eta eskubideak barne, 3.494,89 eurokoa da. Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa 2.795,91 eurokoa da lehenengo urterako eta abere-zamari dagokionez, berriz, bostehun ardi-burukoa.

Aprobetxamenduak, biak ere, zortzi urterako adjudikatuko dira.

Lodosan, 2004ko irailaren 13an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0413966