116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

T U T E R A

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

Tuterako Udaleko Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi eskuordeak

Aditzera ematen du:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko irailaren 3an, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2004ko kuotak likidatzea erabaki zuen, baita haien borondatezko dirubilketarako epea zehaztea ere. Hona hemen: 2004ko irailaren 6tik urriaren 15era bitarte, biak barne.

Ordainketak udal diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako edozeinetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2004ko irailaren 6an._José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0413962