116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CORELLA

Aurrekontuetako aldaketa behin betiko onetsirik

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2004ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

1/04 zenbakiko aldaketa: Kreditu gehikuntzak:

1-121-22603. Gastu juridikoak eta auzietakoak, 60.897,27 euro egiten dutenak.

1-121-62600. Ekipo informatikoak, 6.000 eurokoak.

1-45301-2260709. San Migel festetako orkestrak, 18.000 euro.

1-561-64800. Poligono berriaren proiektua, 62.000 euro.

Diruzaintzan gastu orokorretarako dagoen gerakin likidoarekin finantzatua, 146.897,27 eurorekin.

Corellan, 2004ko irailaren 6an._Alkatea, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0413670