116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURILLO EL CUENDE

2004ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu bereziak sortzeko espedientea. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2004ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu bereziak sortzeko espedientea. Hona hemen laburturik:

Aurrekontuko aldaketak:

Kontusaila: 1 541 681. Izena: 2 eguzki plaka fotoboltaiko. Zenbatekoa: 118.145,00 euro.

Aldaketak, guztira: 118.145,00 euro.

Finantzabidea:

Kontusaila: 1 91703. Izena: Eguzki plaken kreditua. Zenbatekoa: 31.900,00 euro.

Kontusaila: 1 91702. Izena: ICO-IDAE mailegua. Zenbatekoa: 86.245,00 euro.

Finantzabideak, guztira: 118.145,00 euro.

Diruzaintzako gerakinaren kontura: 0.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da hau guztia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Murillo El Cuenden, 2004ko irailaren 6an._Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0413661