116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LERIN

Orubea saltzeko enkantea

Lehenengo eta bigarren enkanteak eman gabe gelditu direnez gero, hirugarren enkanterako dei egiten da, hasierako prezioa 100eko 20 merkeago eta plegu itxien bidez, honako orube hau saltzeko:

"Leringo San Francisco Javier kaleko 33 zenbakian dagoen orubea. 37 metro karratuko azalera du; eraikigarritasunari dagokionez, 111 metro karratuko eraikigarritasuna du eta azalera erabilgarria, berriz, 94,35 metro karratukoa."

Hasierako prezioa: 7.679,48 euro, BEZa barne. Hasierako preziora iristen ez diren proposamenak ez dira onartuko.

Behin-behineko fidantza: 154,00 euro.

Proposamenak egin beharko dira iragarki honen amaieran txertaturiko ereduari jarraikiz, eta udal bulegoetan aurkeztuko dira, salmentarako pleguaren zortzigarren baldintzan aipatzen den dokumentazioarekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hogei egun balioduneko epean.

Proposamenak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko azken egunetik hasita, bosgarren egun balioduneko hamabietan.

Baldintza plegua eta espedientea osatzen duten gainerako dokumentuak, interesatuen eskura daude udal idazkaritzan.

Lerinen, 2004ko irailaren 9an._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .................... NANa: ............. bizilekua (herria, kalea, zenbakia): ............................................. nire izenean (edo honako hau ordezkatuz: ..................... NIFa: .................. helbidea _herria, kalea, zenbakia_: ..................................), Leringo Udalak San Francisco Javier kaleko 33 zenbakian (Hirilurren katastroko 1. poligonoko 675. lurzatia) dagoen orubea saltzeko argitaratu duen iragarkia ezaguturik, bai eta, orobat, kontratuaren baldintzen plegua, jabetza titulua eta gainerako agiriak, horiek guztiak onartu eta ondoko kantitatea eskaintzen dut orubearen aldera: ............. (zenbakiz eta hizkiz) ............ euro.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0414042