116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

U N T Z U E

Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lursaila adjudikatzeko lehiaketa

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 23an eta abuztuaren 18an, argitara eman baitziren etxebizitza babestuak eraikitzeari buruzko iragarkiak, hartarako egin beharreko lur desjabetzapenari loturiko baldintzen agiria dela eta, interesatu guztiei jakinarazten zaie eskaintzak aurkezteko epea luzatu egin dela, eta hartzen duela iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetea; horretaz gain, zehaztu egin da sustatzaileak bere gain hartuko duen urbanizazio kargaren zenbatekoa, eta finkatu da lurraren prezioa izanen dela etxebizitzen salmentako azken prezioaren ehuneko 5; azken prezio hori lehiatzaileek beraiek eman beharko dute, eskaintzan sartu beharreko osagaia baita.

Aditzera ematen da baldintza agiria interesatuen eskura dagoela udal bulegoetan.

Untzuen, 2004ko irailaren 14an._Alkatea, Javier Otazu.

Iragarkiaren kodea: L0414007