116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I Z A B A

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra._"Artekomendia" alderdian (14c zerrenda), 1.688 ler gorri, 1.691,63 metro kubiko zur egiten dutenak (1.387,14 zerra zur eta 304,49 enbor txiki). Hasierako prezioa: 70.608,88 euro.

Proposamenak (iragarkiaren bukaerako proposamen ereduari lotuak), hasierako prezioaren ehuneko 2 diruzaintzan utzi izanaren gordekinarekin eta enpresaren kalifikazio agiriarekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira behar bezala beteta, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun balioduneko 13:00ak baino lehen. Horren ondotik irekiko dira proposamenak.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak aztergai daude udal idazkaritzan.

Izaban, 2004ko irailaren 6an._Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ...................................., NAN zk.a: ........., ......................(e)ko biztanlea, helbidea (herria, kalea/plaza, zenbakia): ............................. .........................................................., enpresaren kalifikazio agiriaren zenbakia: ........, eskatzen du adjudika dakiola Izabako Udalaren oihan lote bakarra, haren salmenta ........ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2004ko ......... egunekoan iragarri baitzen, onartzen baititu balorazio teknikoa eta enkanterako baldintzak, honako diru kopuru honen truke: ....................... (letraz eta zenbakiz) ............. euro.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0413844