116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

LARRAUN

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: SC Molto Sarasa Raquel eta Olaskoaga Aldaya Sabino. Jarduera: behi esnedunak ukuiluratzeko nabearen proiektua. Tokia: 19. poligonoko 201. lurzatia, Etxarrin (Nafarroa).

Larraunen, 2004ko irailaren 6an._Alkatea, Maite Astiz Eguzkiza.

Iragarkiaren kodea: L0413660