116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

CASTEJON

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Vicente Rincón Romero. Jarduera: zaldiketan aritzeko zalditegia, zaldi eskolatako, Castejonen. Tokia: 2. poligonoko 1746. lurzatia, landalurren katastroan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2004ko abuztuaren 30ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0413633