116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

MURILLO EL CUENDE

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Sat 614 Izco. Jarduera: haragitako ardien ustiategia. Tokia: 45. lurzatia, 15. poligonoa, La Recueja alderdia. Arradako Kontzejua.

Murillo El Cuenden, 2004ko irailaren 1ean._Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0413630