116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3240/2004 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, erakunde autonomo horretako Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariordearen ordez arituko denari bitarte baterako gaikuntza ematen diona.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onartzen dituen urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuaren 17. artikuluan erakunde autonomo horretako Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren Zuzendariordetzaren eginkizunak finkatzen dira.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17. artikuluan adierazten da administrazioko organo bateko titularra kanpoan edo eri dagoenean edo kargua bete gabe dagoenean zilegi izanen dela beste pertsona batek aldi baterako ordeztea. Ordezkorik izendatu ez bada, administrazioko organo horren eskumenak gainean duen administrazioko organoak izendatzen duenak hartuko ditu bere gain. Ordezpenak, nolanahi ere, ez du eskumen aldaketarik ekarriko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Kudeaketa zuzendariordeari gaikuntza ematea erakunde horretako Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariordearen ordez aritzeko, bitarteko gisa, eri edo oporretan egoteagatik edo aldi baterako beste edozein arrazoi dela kausa, hura kanpoan dagoenean.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 10ean._Kudeaketa zuzendariordea, Miguel Garatea Crelgo.

Iragarkiaren kodea: F0413807