116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Udal Planaren aldaketa behin betikoz onetsirik

Argitara ematen da Pagozelay Goizabal,l S.L.ek sustaturiko eta Etxebizitza, Lurraldearen antolamendu eta Ingurugiroko Kontseilariaren 2004/0581 Foru Aginduaren bitartez onetsitako Galarko Zendearen Udal Planaren aldaketaren testu osoa.

Getze-Galarren, 2004ko ekainaren 24ean._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

GALARKO UDAL PLANAREN ALDAKETA

MEMORIA

1._Aginduaren egilea.

Aldaketa hau Construcciones Pagozelay y Goizábal, S.L. enpresak agindu du. Enpresa horrek B 31003049 IFK du, eta Leitzako Landa industria-poligonoan du helbidea, Landa eraikina 1, Leitza (Nafarroa).

2._Aldaketaren egilea.

Miguel Marcos Rubio eta Alfonso Zozaya Alvarez arkitektoek egin dute aldaketa. Bi arkitekto horiek Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko kide dira.

3._Aldaketaren helburua.

Aldaketak Ezkirozko 2. poligonoko 317, 318, 319 eta 374 zenbakiko lursailen zati batean du eragina.

Aldaketa honen bitartez, lur horiek industria-erabilerako beste banaketa-eremu batean barne hartu nahi dira. Horrela, gaur egungo Noain-Ezkirotz poligonoa egoki osatu eta errematatu nahi da, eta, halaber, multzorako beste sarbide bat eraiki nahi da.

Aldaketa-dokumentu hau antolamendu xehekatuko mailan definituta dago, Plan Partzial baten antzeko mailan.

4._Aldaketaren justifikazioa.

4.1. Hirigintza justifikazioa.

Planteatutako aldaketak Noain-Ezkirotz poligonoaren mendebaldeko muga definitzen eta doitzen du. Iruñea eta aireportuaren arteko bide-konexioa sortzeko aukerara egokituko da poligono hori, eta Eskualdeko Hirigintza Arauek jasotzen duten erreserba paisajistikoaren esparruarekin gaur egun dagoen muga baino muga egokiagoa sortuko da. Era berean, hirugarren sektoreko erabilerak sartzen dira poligonoaren irudia anizteko. Gainera, muga horretan bi zuhaitz-ilarek osatutako berdegune zabala eratuko da, eta, hala, mendebaldeko sarbidetik kalitateko irudia sortuko da.

Jardun horrek banaketa-eremuari lotzen zaion sistema orokorra garatzeko aukera ematen du. Izan ere, 2. poligonoaren garapenean egingo den biribilgunea eta Noain-Ezkirotz poligono hau lotuko dituen 10 metroko zabalerako bide bat egingo da. Biribilgune horretatik, mendebaldeko biribilgunera zein Iturramarekin lotzen den Donapeako errepidera sartu ahal izango da.

Gaur egun poligonoak duen trafiko zati handi bat bide horretatik bideratzeko aukera emango du horrek, eta, hala, Noain-Ezkirotz poligonoaren ekialdeko biribilgunean sortzen den trafiko handia arindu ahal izango da.

Zabaltzen den esparruan dauden azpiegiturak inolako arazorik gabe egokitu ahal izango dira proposamen berrira. Bestalde, aldatu nahi diren lursailen mugetan saneamendu, hornidura eta elektrizitateko sareak daude, eta behar besteko ahalmena dute.

5._Gaur egungo hirigintza erregimena.

Galarko Udal Planak du aldatu nahi den esparruan eragina, eta gaur egun bertan indarrean dagoen hiri-plangintza da. Galarko Udal Plana Lurraldearen Antolamendu Batzordearen 2000ko maiatzaren 12ko erabaki bidez onartu zen behin betiko, 2001eko martxoaren 7ko 30 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa. Plan hori, bestalde, Batzorde beraren 2000ko ekainaren 29ko erabaki bidez aldatu zen.

Aldatu nahi diren lurrak emankortasun ertaineko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzen ditu Plangintzak.

Aldaketa honen mende dagoen esparruaren dokumentazio grafikoa gaineratu da, eta indarrean dagoen eta dokumentu honen bitartez aldatu behar den plangintza jasoko da bertan.

6._Aldaketa proposamena.

Lehentxeago azaldutakoaren arabera, aldaketa-proposamena honako puntuetan garatzen da:

_BE-7 izeneko industria-erabilerako banaketa-eremua sortzea.

_S-1 sektorea eta BE-7 banaketa-eremuaren SO-1 atxikitako sistema orokorra mugatzea, betiere hirigintza-araudi zehatzean eta dagokion ordenantzan finkatzen diren zehaztapenen arabera.

Indarrean dagoen plangintzaren gainerakoak mantendu egiten dira espresuki adierazi ez den guztian.

Bestetik, aldaketa-proposamenaren alderdi guztiak plan partzialaren xehapen-maila berean garatzen dira.

6.1. Gaur egungo egoera.

Ondoren esparru horietako lurraldearen gaur egungo egoera definituko da.

6.1.1. Lurraldearen ezaugarri naturalak.

Aldaketaren eraginpean dauden lurrak Galarko udalerriko Ezkirotz eta Kordobilla kontzejuen barrutietan daude.

Gaur egungo Noain-Ezkirotz poligonoaren hiri-lurzoruaren mugan dauden lurrak dira, baita Ezkirotz-Iruñea errepidea eta poligono hori lotzen duen bidearen gaur egungo trazaduraren ondoko lurrak ere.

Laborerako lursail horiek guztiak nekazaritzarako emankortasun ertaineko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzen ditu plangintzak.

Hona jarduteko esparru horren mugak:

S1 sektoreak honakoekin egiten du muga:

_Noain-Ezkirotz poligonoaren gaur egungo bidearen ekialdean, Galarko Udalaren 1. poligonoko 392 eta 198 zenbakiko lursailekin.

_Mendebaldean, Galarko Udalaren 2. poligonoko 317 eta 318 zenbakiko lursailen zati batekin.

_Iparraldean, 2. poligonoko 394 zenbakiko lursailaren zati batekin, eta 1. poligonoko 198 zenbakiko lursailaren zati batekin.

_Hegoaldean, Ezkirotz eta Iruñea arteko errepidetik bertara sartzeko gaur egungo bidearekin.

SO-1 atxikitako sistema orokorrak, berriz, honakoekin:

_Iparraldean, Galarko Udalaren 2. poligonoko 317, 319 eta 374 zenbakiko lursailen zati batekin.

_Hegoaldean, Ezkirotz eta Iruñea arteko errepidetik bertara sartzeko gaur egungo bidearekin.

Honako lursailak sartzen dira aldaketa-esparruaren barruan:

_Galarko Udalaren 2. poligonoko 317, 318, 319 eta 374 zenbakiko lursailen zati bat.

S1 sektorea maldan garatzen da, eta bi norabideetarantzat zeharkako pendiza du, +472.58 eta +434.82 koten artekoa.

SO-1 sistema orokorra, berriz, luzetarako malda txiki batean garatzen da, +443.61 eta +429.18 koten artekoa.

Gaur egungo bide-sistema bat dator Ezkirotz eta Iruñea arteko errepidetik Noain-Ezkirotz poligonora sartzeko gaur egungo bidearekin eta poligono horren mugan dagoen bide perimetralarekin.

Aldatu nahi den esparruaren barruan ez dago eraikinik.

6.1.2. Gaur egungo azpiegiturak.

6.1.2.1. Hornidura.

Ur-hornidura bermatuta dago Iruñerriko Ur Mankomunitateak Noain-Ezkirotz poligonoan duen sare orokorrari esker.

Burdinurtu nodularreko 100 eta 150 mm-ko diametroa duten kanalizazioak daude jardun-esparruaren mugetan, eta horrek beharrezko emariak behar bezala bermatuko duen sarea egiteko aukera ematen du.

6.1.2.2. Saneamendua.

Iruñerriko Ur Mankomunitatearen saneamenduko sare orokorrak zerbitzu egiten dio gaur egun poligonoari, eta sarbidearen ondotik poligonoaren behealdeko muga zeharkatzen du.

Gaur egun dauden kotak aztertu ondoren, antolamendu berriaren zerbitzua egin eta bermatzeko arazorik ez dagoela ondoriozta daiteke, bai euri-urei dagokienez, bai ur zikinei dagokienez.

Sarbide berria garatzeko (SO-1), gaur egun bertan dagoen erreka zati batean lekualdatzea aurreikusi da. Izan ere, sarbide horren luzeran bideratuko da erreka, bidearen bazterrean, eta, hala, ez du sarbidea alde batetik bestera gurutzatuko gaur egun gertatzen den moduan. Horrek oso eragin urria izango du errekaren tarte txiki batean, eta ez du errekaren garapen orokorrean eraginik izango.

6.1.2.3. Elektrifikazioa.

Gaur egun poligonoari elektrizitate-indarra ematen dion sarea dago.

Hori dela eta, gaur egun dauden kanalizazioez balia daiteke poligonoaren instalazioa egiteko.

Dagokion atalean behar bezala justifikatzen dira konpainia hartzaileak aurreikusten dituen sarerako hartuneak.

6.1.2.4. Argiteria.

Elektrifikazioaren atalean aditzera emandakoak aplikatzekoak izango dira atal honetan ere.

6.1.2.5. Telefonia eta telebanaketa.

Gaur egun bertan dagoen telefoniako eta telebanaketako sareak bermatu egiten du aurreikusten den garapenerako beharrezko zuzkidura egokia.

Atal horiei guztiei dagokienez, planoetan irudikatzen dira gaur egun dauden instalazioak zein aurreikusten direnak.

6.1.3. Jabetzaren egitura.

Honekin batera lurzoruaren jabetzaren egituraren zerrenda gaineratzen da, eta, horretarako, Galarko Udalaren katastroari jarraitu zaio.

6.2. Antolamenduko helburuak eta irizpideak.

6.2.1. Helburuak.

Aldatu nahi den esparruaren antolamenduan honako helburu nagusi hauek hartu dira aintzat:

_Noain-Ezkirotz poligonoa zabaltzeko antolamendua definitu nahi da. Egitura antolatua eta egokia eman nahi zaio poligonoari, eta berdeguneak eta espazio publikoak antolamenduaren barruan sartu nahi dira, gaur egungo poligonoa mendebaldeko ertzean egoki amaitu eta bere irudia hobetzearren. Era berean, proposamen hau bat dator sailak lurraldearen antolamendurako azaldutako planteamenduarekin, hau da, aireportuarekin lotzeko eta mugatzeko beste bide-azpiegitura bat egiteko planteamenduarekin. Hori dela eta, orain egiten den proposamenak bide horren etorkizuneko trazadura hartzen du aintzat, eta ezarpenaren ondorio paisajistikoak gutxiagotuko dituen zuhaitz-oztopo bat planteatzen du.

_Halaber, esparruaren antolamenduak Ezkirotz eta Iruñea arteko errepidetik poligonora sartzeko beste bide bat egiteko aukera ematen du, Noain-Ezkirotz poligonoaren komunikaziorako bide alternatibo bihurtuz.

_Eskualdeko Hirigintza Arauetako erreserba paisajistikoaren esparruaren inguruan muga bat eratzea.

_Bestalde, jardunaren hegoaldeko eta iparraldeko muturretan poligonoaren egoera aztertuko da, gaur egungo proposamena alde horietan zabaldu ahal izatea bermatzeko, eta poligonoari behar bezalako jarraipena eman ahal izateko.

6.2.2. Irizpideak.

Proposatutako helburuak lortzeko honako irizpideei jarraitu zaie:

_Gaur egun dauden bideekin behar bezala lotuko den barruko bide-sistema sortzea.

_Berdeguneak antolatzea. Batetik, bi zuhaitz-ilarek osatuko duten berdegune zabala eratuko da jardunaren mendebaldeko mugan. Horrek kalitatezko irudi egokia emango du, eta Eskualdeko Hirigintza Arauetako erreserba paisajistikoaren esparruarekin behar bezalako lotura egingo du. Bestetik, poligonoaren barrualdean ere berdeguneak sortuko dira, espazio publikoek kalitate handiagoa izan dezaten.

_Sektoreko zuzkidurak estrategikoki kokatuko dira eta, horrela, poligonoa, ahal den lekuetan, kalitate handiagoko hiri-mailako diseinu eta irudiarekin hornituko da.

_Hirugarren sektoreko erabilerak sartzea, eta poligonoko erabilerak aniztea. Horrela, bestelako eraikuntza-tipologiak egingo dira, eta osotasunak aberastun eta aniztasun handiagoa izango du.

_Bertara sartzeko beste bide bat eraikitzea. Horretarako, gaur egungo trazak ahalik eta gehien errespetatuko dira, ingurunean eragin handia ez izateko. Horrez gain, bi trazak arazorik gabe batera egon daitezen bermatuko da.

_Jardunaren mendebaldeko muga egokitzea, Iruñearen eta aireportuaren arteko etorkizuneko bidea errazteko aukera kontuan izanik.

6.3. Antolamendua.

6.3.1. Egitura. Lurraldearekiko lotura.

Noain-Ezkirotz poligonoa zabaldu nahi da, eta, horretarako, ekialdetik mendebaldera poligonoa zeharkatzen duen bide nagusiari jarraipena emango dion sare-egitura planteatzen da.

Lehentxeago aditzera eman den bezalaxe, berdeguneak eta espazio publikoak poligonoaren barne-egituraren barruan integratzearen aldeko hauta egin da, hala iragazkortasun handiagoa lortzeko poligonoaren barrualdetik, edo gaur egungo bide-sistematik, edo kanpoaldetik.

Era berean, planteatzen diren sestrak lurraren orografiara egokitzen dira.

6.3.2. Bide-sistema.

Bide-sistemari dagokionez, bereizita hartu beharko dira aintzat poligono berriaren barruko bideak eta sarbide berria.

Barruko bide-sistema gaur egungoari jarraipena emango dion bide-sare gisa garatuko da. Aurreikusten diren askotariko erabilerak ezartzeko tamaina egokia izango duten lursailak osatzeko aukera emango du barruko bide-sistemak.

Sare horrek ekialde-mendebalde norabidea duten bi bide nagusi eta, gutxi gorabehera, iparralde-hegoalde norabidea duten beste bi bide izango ditu oinarri. Lehen bi bideek gaur egun dagoen poligonoarekin lotuko dute poligono berria, eta azken biek elkarren arteko lotura eta poligono berriaren barne-banaketa eskainiko dute. Halaber, bi adar horietakoren bat luzatu ahal izateko aukera bermatuko da, etorkizunean egin daitezkeen zabaltzeei zerbitzu egiteko.

Bideek honako dimentsioak edukitzea aurreikusi da:

_6 metroko errei bikoitza, metro bateko erdibitzailea, alboetan 4.5 metroko aparkalekuak, eta oinezkoentzako 2 metroko espaloiak.

Bidearen sekzio hori jardun-esparru osoan garatuko da, poligonoan trafiko arina bermatzearren.

Ildo horretan, espresuki hartu dira aintzat bideen arteko elkarguneak, eta behar besteko biratze-erradioak eta ikus-zabaltasuna eman zaie.

Sarbide berria, berriz, gaur egun dagoen bidearen trazaren gainean egingo da -ahal den neurrian, bederen-, eta gaur egungo sestretara egokituko da ahalik eta gehien.

Sarbide horretarako honako dimentsioak aurreikusi dira: 3,5 metroko errei bikoitza eta 1,5 metroko bazterbide bikoitza, 10 metroko plataforma osatuz. Beharrezko azalera urbanizazio-proiektuan zehazten diren amaierako sestren arabera lortzea aurreikusi da, eta, hala badagokio, azalera osoa bide publikorako lagatzea bermatu da. Poligonoaren hegoaldean egin beharreko bide berriarekin lotuko da poligonoaren muturrean, baita Ezkirotz eta Iruñea arteko errepidearen inguruan ere, Ezkirozko saihesbidearen loturako biribilgune berria egitea aurreikusi den gunean -Galarko Udalak eman duen dokumentazioaren arabera-.

Hasiera batean, bertan dagoen errekaren trazadura zertxobait aldatzea aurreikusi da, erreka oso-osorik bidearen eskuinaldean bidera dadin, Ezkirotz-Noain norantzan.

6.3.3. Espazio libreak eta zuzkidurak

Espazio libreak homogeneotasunez banatu dira antolamenduaren osotasunean.

Berdeguneak antolatuko dira. Batetik, bi zuhaitz-ilarek osatuko duten berdegune zabala eratuko da jardunaren mendebaldeko mugan. Horrek kalitatezko irudi egokia emango du, eta Eskualdeko Hirigintza Arauetako erreserba paisajistikoaren esparruarekin behar bezalako lotura egingo du. Bestetik, poligonoaren barrualdean ere berdeguneak sortuko dira, ekialde-mendebalde norabidean, hala oinezkoentzako iraganbideak irekiko dira, baita ikus-korridoreak ere, ingurunearen eta poligonoaren artean. Barrualdeko berdegune horiek, gainera, industria-erabilerako etxadiak zatikatuko dituzte.

Balio askotariko ekipamendua hiru lursailetan antolatu da. Lursail horietako bi hego-mendebaldeko muturrean daude, eta bat jardunaren ipar-mendebaldean.

Horrela hainbat helburu lortzen dira:

Industria-erabileren irudi homogeneoenarekin hausten da.

Aldi berean, ekipamendua hainbat lursailetan dibertsifikatuko da, askotariko jarduerak ezarri ahal izateko.

6.3.4. Lursail banaketa eta eraikuntza.

HIRUGARREN SEKTOREKO ERABILERA

B 1.108,00 800,00 308,00 2.400,00

H 1.240,00 800,00 440,00 2.400,00

M 1.240,00 800,00 440,00 2.400,00

GUZTIRA 3.588,00 2.400,00 1.188,00 7.200,00

INDUSTRIA ERABILERA

C 4.730,00 4.150,00 580,00 4.772,50

D 10.658,00 9.350,00 1.308,00 10.752,50

E 9.526,00 8.300,00 1.226,00 9.545,00

I 5.312,00 4.150,00 1.162,00 4.980,00

J 9.636,00 7.529,00 2.107,00 9.034,80

K 7.449,00 5.394,00 2.055,00 6.472,80

N 5.312,00 4.150,00 1.162,00 4.980,00

P 7.692,00 6.010,00 1.682,00 7.212,00

GUZTIRA 60.315,00 49.033,00 11.282,00 57.749,60

BALIO ASKOTARIKO EKIPAMENDUA

LURSAILA ETXADIA LURS. AZALERA OIN-PLANOKO OKUPA.

A 3.125,00 2.700,00

G 1.811,00 1.292,00

L 560,00 560,00

GUZTIRA 5.496,00 4.552,00

6.3.5. Estandarren justifikazioa.

Ondoren S-1 sektorearen zuzkidura-espazioei eta zerbitzu-espazioei buruzko estandarrak betetzea justifikatuko da, betiere 35/2002 Foru Legearen arabera.

Jardunak 129.730,00 m²-ko azalera hartuko du guztira.

Berdeguneak:

53.4.c artikuluari jarraituz, proposamenak sektorearen azaleraren %10 baino gehiago berdegune handietara eskaintzea bermatzen du.

BERDEGUNEAK

AZALERA

10.943,00

2.092,00

1.025,00

1.150,00

1.150,00

327,00

309,00

GUZTIRA 16.996,00 13,10%

Horrez gain, 3.702,00 m² berdegune ditu poligonoaren barrualdean, aurreko ondorioetarako kontuan hartu ezin direnak.

Aparkalekuak:

53.5.c artikuluaren indarrez, eta arauzko garapenik ezean, 85/95 Foru Dekretuaren garapen-erregelamendua aldatzen duen azaroaren 22ko 589/99 Foru Dekretuko irizpideei jarraitu zaie.

Ondorio horietarako, eta 26 B artikuluaren eskakizunen arabera, hirugarren sektoreko erabileren kasuan eta balio askotariko ekipamenduen kasuan, 50 m²-ko aparkaleku-plaza bat hartu da kontuan, eta industria-erabileren kasuan 70 m²-ko aparkaleku-plaza bat.

Horrenbestez, proposamenak 878 aparkaleku-plaza eta minusbaliatuentzako 32 plaza aurreikusten ditu espazio publikoan. Era berean, C, D eta E etxadietan 78 plaza hartu dira kontuan, eta I, J, K, N, eta P etxadietan guztira 210 plaza, hau da, landako 40 m²-ko aparkaleku plaza bat hartu da kontuan etxadi horietan. Ikus daitekeenez, aurreikuspen hori guztiz arrazoizkoa da, eta landa horien aparkaleku-ahalmenaz azpikoa.

APARKALEKUAK

ESKA DAITEZKE. PROIEKTUA

INDUSTRIA ERAB. 57.749,60 / 70 825 878

BALIO ASK. EKIPAM. 12.148 / 50 243

HIRUGARREN SEKT. 7.200,00 / 50 144

1.124 MINUS= 32

KAMIOIAK 14 x 2 28

I MOTAKO NABEAK 210

C MOTAKO NABEAK 78

GUZTIRA 1.212 1.226

Aparkaleku-plazak kalkulatzean, lursailetarako sarbideen aurreikuspena ere hartu da aintzat; hori dela eta, dokumentazio grafikoan jasotzen diren aparkaleku-plazak gauza daitezke, eta urbanizazio-proiektuetan ez dira lursailetarako sarbideak egiteko asmoz plazak murriztuko.

Balio askotariko ekipamendua:

Balio askotariko ekipamenduaren eskakizuna bete egiten da; izatez, guztira antolatutako azaleraren %4 balio askotariko azalerari eskaini behar zaio (53.5.d artikulua. ), eta kasu honetan, guztizko azaleraren %4.24 lagatzen da.

BALIO ASKOTARIKO EKIPAMENDUA

A 3.125,00 2.700,00

G 1.811,00 1.292,00

L 560,00 560,00

GUZTIRA 5.496,00 4.552,00 4,24%

6.3.6. Aprobetxamenduen laburpena.

HOMOGENEIZAZIO KOEFIZIENTEAK

ERABILERA HK

INDUSTRIA, BEHE OINEAN 1,00

INDUSTRIA, TARTEKO OINEAN 0,50

INDUSTRIA, LANDA 0,12

HIRUGARREN SEKTOREA 1,50

ERABILERA PUBLIKOKO LURZORU PRIBATUA 0,00

C Indust 4.730,00 4.150,00 4.150,00 622,50 311.25 580,00 69,60 4.772,50 4.530,85

D Indust 10.658,00 9.350,00 9.350,00 1.402,50 701.25 1.308,00 156,96 10.752,50 10.208,21

E Indust 9.526,00 8.300,00 8.300,00 1.245,00 622,50 1.226,00 147,12 9.545,00 9.069,92

I Indust 5.312,00 4.150,00 4.150,00 830,00 415,00 1.162,00 139,44 4.980,00 4.704,44

J Indust 9.636,00 7.529,00 7.529,00 1.505,80 752,90 2.107,00 252,84 9.034,80 8.534,74

K Indust 7.449,00 5.394,00 5.394,00 1.078,80 539,40 2.055,00 246,60 6.472,80 6.180,00

N Indust 5.312,00 4.150,00 4.150,00 830,00 415,00 1.162,00 139,44 4.980,00 4.704,44

P Indust 7.792,00 6.010,00 6.010,00 1.202,00 601,00 1.682,00 201,84 7.212,00 6.812,84

B Hir. sekt 1.108,00 800,00 * 2.400,00 3.600,00

H Hir. sekt 1.240,00 800,00 * 2.400,00 3.600,00

M Hir. sekt 1.240,00 800,00 * 2.400,00 3.600,00

**

GUZTIRA 64.136,00 51.433,00 49.033,00 8.716,60 4.358,30 11.282,00 1.353,84 64.949,60 65.545,14

(*) Behe-oineko gehieneko okupazioa.

(**) Behe-oineko gehineko aprobetxamendua.

6.3.7. Ereduzko aprobetxamenduaren justifikazioa.

Aprobetxamenduen laburpena.

Lurz. Erab. eta Apr. Guztira: 65.545,14.

Aprob. Eskub. duen azalera: 137.544,22.

Ereduzco Aprobetxamendua: 0,4765.

Ondoren, 35/2002 Foru Legearen 101.2. artikulua betetzea justifikatzen da, betiere erabilera orokor bereko banaketa-eremuen ereduzko aprobetxamendua horietako handiena baino %15 baino txikiagoa izateari dagokionez.

Industria-erabilera orokorra eta jarduera ekonomikoko erabilera orokorra asimilagarriak direla hartu da kontuan.

Hona hemen banaketa-eremuak eta dagozkien ereduzko aprobetxamenduak:

BE-1 Jarduera ekonomikoa. Ereduzko apr.: 0.5702 lea/m².

BE-5 Jarduera ekonomikoa. Ereduzko apr.: 0.5873 lea/m².

Kontuan izan behar da, BE-5 banaketa-eremua Multzoko Planen edo Udalez Gaindiko Plan Sektorialen bidez garatu behar dela, eta, beraz, beren ereduzko aprobetxamendua ezin dela aldatu.

Aurrekoaren ondorioz BE-1 banaketa-eremuarekin alderatuko da.

BE-1aren ereduzko apr. 0.5702 lea/m².

%15etik beherako tartea 0.4847 lea/m².

BE-7aren ereduzko apr. 0.4765 lea/m².

Hasiera batean BE-7 banaketa-eremuaren ereduzko aprobetxamendua txikiagoa bada ere, kontuan izan behar da aintzat hartu diren erabileren homogeneizazio-koefizienteak ez direla antzekoak. Ondorio horietarako, koefiziente berak kontuan hartzen badira, BE-7 banaketa-eremuaren ereduzko aprobetxamendua 0.5082 lea/m²-koa da, eta, hala, aldea ezarritako %15eko tartearen barruan dago.

6.4. Azpiegiturak.

6.4.1. Hornidura.

Gaur egun dauden azpiegituren atalean adierazi den moduan, ur-hornidura bermatuta dago bertan dagoen Iruñerriko Ur Mankomunitatearen sare orokorrari esker.

Burdinurtu nodularreko 100 eta 150 mm-ko diametroa duten kanalizazioak daude jardun-esparruaren mugetan, eta horrek beharrezko emariak behar bezala bermatuko duen sarea egiteko aukera ematen du.

Sarea osatzeko, gaur egun dauden hornidura-puntuetan lotuko den sarea egitea aurreikusi da.

Eroanbide guztiak lurpekoak izango dira, eta erabilera publikoko bideetatik bideratuko dira. Hodiak burdinurtu nodularrekoak izango dira eta juntura automatiko malgua edukiko dute.

Ebakitzeko-balbulen bidez hainbat sektoretan banatuko da sarea. Sektore bakoitzean deskarga-puntuak aurreikusiko dira sarerako hustubide gisa, eta horiek euri-uren sarearekin lotuko dira.

Suteen aurkako berariazko araudia betetzen dela bermatzeko, behar adina Nafarroa ereduko sute-hidratatzaile eta ur-hartune instalatuko dira.

Iruñerriko Ur Mankomunitatearen hornidura-sareei buruzko araudia beteko da beti.

6.4.2. Saneamendua.

Sare banatzaileak egingo dira, eta honako zehaztapenak bete beharko dituzte sare horiek:

Ur zikinak:

Sarea lurpean egingo da eta horma trinko eta kolore griseko PVC-U hodia erabiliko da, UNE 539612-EXren arabera.

Eraikinen ur-hartuneak eta erregistro-kutxetak material berekoak eta 160 eta 200 mm-ko diametrokoak izango dira.

Erregistro-putzuak zirkularrak izango dira, 100 cm-ko diametroa eta 12 cm-ko lodiera duten hormigoi armatuz egingo dira. 40 eta 60 m arteko distantzian jarriko dira adarren hasieran, xaramelatan, bi adar edo gehiago lotzen diren gunetan, eroanbidearen diametroa aldatzen den gunetan, eta diametro jakin bat izateagatik hala eskatzen duten hartuneak gehitzean.

Hodiekin lotzeko, juntura iragazgaitza izango du sareak, baita 60 cm-ko diametroko eta itxiera estankoko burdinurtu nodularreko itxitura duen estalki sendotua ere.

Ur zikinen sarea dokumentazio grafikoan definitzen diren puntutan lotuko zaio gaur egun dagoen sareari.

Euri urak:

Sarea lurpean egingo da eta horma trinko eta kolore griseko PVC-U hodia erabiliko da, UNE 539612-EXren arabera, 500 mm arteko diametrokoa eta hormigoi armatuzkoa izango da, neoprenozko junturarekin, ASTM C-76ren arabera.

Hodiak zoladurapean lurperatuta jarriko dira erabilera publikoko eremuetan.

Bideetatik bideratzen diren urak galtzadan jarri diren hustubide sifonikoetaraino eramango dira, eta horietatik hurbilen dauden erregistro putzuetara bideratuko dira, edo zuzenean hodi biltzaile orokorretara, klik gisako lotura bidez.

Erregistro-putzuak aurrez fabrikatuak izango dira, hormigoi armatuzkoak eta ur zikinen sarerako definitutakoen ezaugarri berekoak.

Euri-urak bertan dagoen errekara isuriko dira, planoetan islatzen diren guneetan hain zuzen ere -gune horiek bat datoz gaur egungo isurketagunearekin-.

Iruñerriko Ur Mankomunitatearen saneamendu-sareei buruzko ordenantza beteko da beti.

6.4.3. Elektrifikazioa.

Erdi-tentsioko eta behe-tentsioko beste banaketa-sarea egitea aurreikusi da, dokumentazio grafikoan islatzen diren eskemei jarraituz. Eskemak konpainia horntzailearekin alderatu dira, lotuneei dagokienez zein transformazio-zentroen banaketari dagokionez.

Instalazioek indarrean dagoen araudi ofiziala beteko dute, baita Iberdrola Distribución Eléctrica, SA enpresa banatzailearen araudi zehatza ere.

6.4.4. Argiteria.

Alboko hiri-lurzoruari dagokion argiteria egokia instalatuko da.

Argiteria S-1 sektorearen barruan kokatzen diren koadro zehatzen mende egongo da, eta koadro horien elikadura transformazio-zentro berrietatik abiatuko da, enpresa banatzailearen irizpideen arabera.

Argi-poluzio txikiko luminaria bidez egingo da bideetako argiteria apaingarriko sistema.

6.4.5. Telefonia eta telebanaketa.

Gaur egun bertan dagoen telefoniako eta telebanaketako instalazioak bermatu egiten du plangintzaren aurreikuspenen zerbitzua.

Oinarrizko telefono-zerbitzua, soinu eta irudien irratidifusiokoa, eta kable bidezko telekomunikazioen zerbitzuak barne hartuko dituen lurpeko sarea egingo da. Kanalizazio eta erregistro bikoitzak saihestuko dira, eta, hortaz, hainbat operadoreren zerbitzuak aurreikusi beharko dira. Ahalik eta gehien bateratzeko joera nagusituko da.

Dokumentazio grafikoan gaur egun dauden instalazioak zein aurreikusten direnak irudikatu dira.

6.5. Plangintzaren kudeaketa.

6.5.1. Jarduteko sistema.

Konpentsazio-sistema bidez jardungo da.

6.5.2. Burutzapen unitateak.

S-1 sektorearekin bat egiten duen burutzapen-unitate bakarra planteatu da.

SO-1 atxikitako sistema orokorraren urbanizazioa banaketa-eremuaren jabeen kargura egingo da, betiere aldaketa honen sustatzaileen eta Galarko Udalaren artean sinatutako hitzarmenean adierazten denari jarraituz.

6.5.3. Ebaluazio ekonomikoa.

Ondoren, zerbitzuak ezartzeko eta urbanizazio-obrak egiteko aurrekontuaren aurrelaburpena jasotzen da. Aurrelaburpen horretan, urbanizazio-proiektuaren barruan hartu da aintzat SO-1 atxikitako sistema orokorrari dagokion sarbide berria egitea, betiere aldaketa honen sustatzaileen eta Galarko Udalaren artean sinatutako hitzarmena aplikatuz.

Aurrekontuaren aurrelaburpena.

KAPITULUA ZENBATEKOA

Lur-higidurak 749.921

Zoladura 1.931.047

Lorategiak eta hiri-altzariak 191.399

Ur-hornidura 187.480

Ureztatze-sarea 46.870

Ur zikinen saneamendua 281.220

Euri-uren saneamendua 328.090

Erdi-tentsioa eta behe-tentsioa 937.401

Argiteria publikoa 187.480

Telekomunikazioak 93.740

Kalitate-kontrola 46.870

Segurtasuna eta higienea 93.740

Ezustekoak eta beste hainbat 173.419

BMA guztira 5.248.679

16% go/im 839.788

Kontrata guztira 6.088.467

Urbanizazio-obrek guztira 48 euro/m² inguruko gastua dute lurzoru gordineko m² bakoitzeko.

6.5.4. Etapa plana.

Urbanizazio-proiektu bakarra planteatu da, eta bertan urbanizazioa egiteko bi fase definitu dira. Horrela, sarbide berria poligono berriaren garapenarekin batera egitea bermatzen da.

Hona hemen aurreikusi diren faseak:

Urbanizazioa:

Fasea:

_Lehen fasea:

Lur-higidurak, desbideratzeak, hormigoiak, oinarrizko azpiegiturak, sareekiko konexioak, eta abar.

_Bigarren fasea:

Zoladura, lorategiak, zuhaiztiak, seinaleztapena, eta abar.

Epeak:

Aldaketa hau behin betiko onartzen denetik aintzat hartuta.

_Urtebete lursail-banaketaren proiektua eta urbanizazio-proiektua aurkezteko.

_Hemezortzi hilabete urbanizazio-obrei hasiera emateko (lehen fasea).

_Hogeita hamar hilabete urbanizazio-obrei hasiera emateko (bigarren fasea).

Berraztertzeen kasuak:

Eraikuntza-lanak eta urbanizaziokoak batera egin daitezkeenez gero, etapa-plana berraztertu ahal izango da, justifikatuta badago, betiere aurreikusitako eraikuntza-faseen arabera.

Eraikuntza:

10 urteko epe bakarra ezarri da plangintzaren aurreikuspenak gauzatzeko, aldaketa hau behin betiko onartzen denetik zenbatzen hasita.

Ekipamendua gauzatzeko, aldiz, ez da gehieneko eperik ezarri.

HIRIGINTZA ARAUDI OROKORRA

Atarikoak

1. artikulua. Helburua:

Araudi honek Galarko Udal Planeko BE-7 banaketa-eremuaren garapena arautuko duten baldintzak ezartzea du helburu.

2. artikulua. Edukia:

Dokumentu honen edukiak plan partzial baten garapen-mailari dagokion hedadura eta xehetasuna du, betiere biltzen duen Udal Planaren aldaketaren barruan.

3. artikulua. Indarraldia:

Plangintza-aldaketa hau behin betiko onartzen duen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean jarriko da indarrean.

Indarraldi mugagabea izango du, legez ezarritako prozeduren arabera berau berraztertzearen edo aldatzearen kalterik gabe.

4. artikulua. Lurralde-esparrua:

Aldaketa honen lurralde-esparrua dokumentazio grafikoan definitzen da, eta BE-7 banaketa-eremuan barne hartzen diren lurzoru guztiak biltzen ditu, hau da, Galarko Udalaren 2. poligonoko 317, 318, 319 eta 374 lursailei dagokien lurzorua, bide-lursailak barne.

5. artikulua. Araudiaren aldaketa:

Plangintza-aldaketetarako legez aurreikusten diren kasuak edozein izanik ere, honako kasu hauetan ekingo zaio dokumentu hau aldatzeari:

_Xehekapen-azterketaren berariazko esparrua gainditzen duten aurreikusitako lurzoruaren hirigintza-erregimenaren aldaketak.

_Eraikuntzako araudi zehatzaren baldintza orokorren edo partikularren aldaketak.

Lehen kasuan, 35/2002 Foru Legearen 80. artikuluan aurreikusitakoaren arabera egingo da aldaketa, eta bigarren kasuan, berriz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako arauen arabera egingo da aldaketa (35/2002 Foru Legearen 64. artikulua).

6. artikulua. Nahitaez bete beharra:

Araudi honen zehaztapenak nahitaez bete beharko dituzte partikularrek zein Administrazioak berak.

Nahitaez bete beharraren ondorioz, zehaztapen horiek aldaketa honen esparruan barne hartzen diren lurrekin lotzen dira, baita lursail-banaketako, urbanizazioko eta eraikuntzako proiektuekin ere.

7. artikulua. Dokumentazioa:

Honako dokumentuak barne hartzen dira aldaketa honetan, ondoren zehazten den hedadurarekin eta edukiarekin:

_Aldatu nahi den esparruaren gaur egungo errealitate fisikoa eta hirigintzakoa jasoko duten informazio-planoak.

_Memoria, aldaketa honen helburuak eta irizpideak finkatuko dituena, eta proiektatzen den hirigintza-antolamendua ez ezik, 35/2002 Foru Legearen arabera nahitaez egin beharreko lagapenen eta erreserben justifikazioa ere bilduko dituena.

_Lurren hirigintza-erregimena definituko duen hirigintza-araudia. Bertan, zehaztapenen arauzko esparru juridikoa definitu beharko da, kudeaketaren alderdiak erregulatuko dira, eta aurreikusten diren erabilera eta aprobetxamenduen baldintza orokorrak eta partikularrak definituko dira.

_Urbanizazioaren eta eraikuntzaren baldintza orokorrak eta partikularrak arautuko dituzten ordenantzak.

_Ezarritako zehaztapenak grafikoki islatuko dituen aldaketaren dokumentazio grafikoa. Araudi honetan biltzen diren manuekin osatuko da, hala badagokio.

8. artikulua. Grafismoak:

Dagozkion planoetan jasotzen diren antolamendu-zehaztapenak grafikoki adierazitako manu juridikoak dira, Araudi honetan biltzen direnen balio berarekin, 9. artikuluak arautzen dituen desadostasunen kasuak salbu.

Erabilitako grafismoen esanahi zehatza dagokien planoetan bertan zehazten da.

Grafiatutako zehaztapenek honako ondorioak izango dituzte:

Espazioa banatzeko (sektoreak, etxadiak ...) ezarritako mugapenak lotesleak dira. Etxadien barruan grafiatutako lursailen mugapenak, berriz, lagungarriak besterik ez dira, eta aldatu ahal izango dira, baldin eta lursail horri dagozkion eskakizunak betetzen badira.

Lerrokadurak, altuerak eta aprobetxamenduak lotesleak dira.

Espazio publikoetarako lurzoruen mugapenak lotesleak dira.

9. artikulua. Interpretazioa:

Hirigintza-araudi orokorra edo partikularra eta antolamendu-planoak aldaketa honen gainerako dokumentuei nagusituko zaizkie.

Dokumentazio grafikoaren eta idatziaren artean desadostasunak badaude, honako irizpideari jarraituko zaio:

_Kontraesan horiek aprobetxamenduen edo lagapenen, edo urbanizazio-arloko onuren edo kargen aurreikuspenei buruzkoak badira, interpretazio hedakorrenaren alde ebatziko dira lagapenetarako edo kargetarako, eta interpretazio murriztaileenaren alde aprobetxamenduetarako, altueretarako eta okupazioetarako.

_Beste mota bateko zehaztapenen kasuan, beste hainbat irizpideri jarraituko zaie, hala nola balio estetikoari, baldintza higienikoari, edo azpiegituren eta eraikinen hobekuntzari, esate baterako.

Hirigintza erregimena

10. artikulua. Lurralde-banaketa:

BE-7 banaketa-eremua bi esparrutan banatzen da: S-1 sektorea eta SO-1 atxikitako sistema orokorra.

S-1 sektorearekin bat egiten duen burutzapen-unitate bakarra planteatu da.

11. artikulua. Burutzapen-sistema:

Konpentsazio-sistema bidez jardutea aurreikusi da. Jarduna 35/2002 Foru Legearen 161. artikulutik 166. artikulura bitartean arautuko da, borondatezko lursail-banaketaren kasuan izan ezik, kasu horretan 35/2002 Foru Legearen 167. artikulutik 169. artikulura bitartean zehazten denaren arabera jardungo da.

12. artikulua. Lursailak banatzeko proiektua:

Estatutuak bideratu ondoren eta konpentsazio-batzordea eratu ostean, lursailak banatzeko proiektua formulatuko da. Proiektu horrek sektoreko azaleraren %50 baino gehiago ordezkatuko duten jabeen oniritzia jaso beharko du, aurreko artikuluan aurreikusten den borondatezko lursail-banaketako proiektua bideratzen denean izan ezik.

13. artikulua. Urbanizazio-proiektua:

Aldatu nahi den esparruaren garapena urbanizazio-proiektu bakar baten bitartez garatuko da, eta berau hainbat fasetan gauzatu ahal izango da, betiere justifikatuta.

Urbanizazio-proiektuak SO-1 atxikitako sistema orokorraren urbanizazioa barne hartuko du, aldaketa honen sustatzaileek eta Galarko Udalak sinatutako hitzarmenaren aplikazioan.

Urbanizazio-proiektua 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluaren zehaztapenen arabera idatziko da. Oztopo arkitektonikoak ezabatzeari buruzko 4/1998 Foru Legea betetzeko beharrezko zehaztapenak bilduko ditu. Halaber, zerbitzuak egiten dituzten konpainia emakidadunen eskakizunak betetzen direla bermatuko da.

Urbanizazio-proiektua 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluaren zehaztapenen arabera bideratuko da.

Urbanizazio-proiektua kudeaketako eta lursail-banaketako tresnekin batera egin ahal izango da, egintza eta erabaki administratiboak independenteak izatearen kalterik gabe.

Lursail-banaketa behin betiko onartu gabe ere eman dakieke hasiera urbanizazio-obrei, betiere urbanizazio-proiektuaren sustatzaileak fidantza gisa urbanizazio-kostuaren %20ko zenbatekoa arauz jartzen badu, eta eraginpean dauden lursailetako erregistro-jabeek adostasun espresua eman badute.

14. artikulua. Obrak egitea:

Urbanizazio-obrak egiteko, onartu den urbanizazio-proiektuaren zehaztapenei jarraituko zaie, eta legezko ahalmena duen zuzendaritza teknikopean egingo dira lanak.

Urbanizazio-proiektuan aurreikusten diren epeetan egingo da urbanizazioa, eta ez dira inola ere etapa-planean ezarritako epeak baino epe handiagoak onartuko.

Obrei ekin aurretik, zuinketa eta obra-hasierako akta egingo da, eta bertan lerrokadurak eta sestrak finkatuko dira. Galarko Udalak onartu beharko du akta hori.

Urbanizazio-lanen ondorioz bide publikoan edo hiri-instalazioetan gertatzen diren kalteak konpontzeagatik sortzen diren gastuak urbanizazio-obren sustatzaileen kontura egingo dira.

15. artikulua. Obrak onartzea:

Obrak amaitu eta zuzendaritza ahalmendunak onartutako proiektuaren manuetara egokitzen direla egiaztatu ondoren -eta, kalterik gertatu bada, horien erantzukizuna ordaindu ondoren-, obrak behin behineko onartuko dira.

Obrak onartu direnean, urtebeteko berme-aldiari emango zaio hasiera. Aldi horretan, urbanizatzailearen erantzukizuneko baldintza teknikoak edo legezkoak ez betetzeagatik sor daitezkeen akatsak adierazi ahal izango ditu Galarko Udalak, urbanizatzaileak konpon ditzan. Antzemandako akatsak konpontzen diren unetik beste urtebeteko berme-aldia hasiko da.

Bermearen epea amaitu eta aurreko paragrafoan adierazitakoaren araberako akatsik adierazten ez bada, obrak behin betiko onartu direla ulertuko da.

16. artikulua. Xehetasun-azterketak:

Xehetasun-azterketen helburua da aurreikusitako bolumetria, lerrokadurak edo sestrak osatzea edo hala badagokio egokitzea, espazio publikoaren murrizketa eragin gabe edo aurreikusitako aprobetxamendua areagotzea eragin gabe.

Aldaketa honen egiturazko irizpideak errespetatuko dira.

Xehetasun-azterketak 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluko zehaztapenen arabera bideratuko dira.

17. artikulua. Lizentziak lortzea:

35/2002 Legearen 189. artikulutik 194. artikulura bitartean araututakoaren arabera jardungo da.

Eraikuntza-lizentziak urbanizazioa amaitu gabe lortu ahal izango dira, betiere lan horiek oso-osorik egingo direla bermatzen bada, bai behar besteko abal ekonomikoarekin, bai zuzenbidean onartzen diren beste edozein bermerekin, 35/2002 Foru Legearen 106. artikuluaren arabera.

18. artikulua. Urbanizazioa mantentzea:

Galarko Udalari dagokio urbanizazioa mantentzea.

19. artikulua. Lurzoruaren titularra:

Aldaketa honen bitartez antolatzen den lurzorua honako multzoetako batean sartzen da:

_Titulartasun publikoko lurzorua, bide, kanpoko aparkaleku, lorategi eta espazio publikoei dagokien lurzorua.

_Titulartasun pribatuko lurzorua, bere lerrokaduren barruan kokatzen den balio askotariko ekipamenduen erabailerako, industria-erabilerako, edo hirugarren sektoreko erabilerako lursailen lurzoruari dagokion lurzorua.

_Titulartasun pribatu eta erabilera publikoko lurzorua, bere gehieneko lerrokadurez kanpo edo eraikitzen den lurzoruaz kanpo kokatzen den balio askotariko ekipamenduen erabilerako lursailetan edo hirugarren sektoreko erabilerako lursailetan dagokion lurzorua.

20. artikulua. Lursail-banaketa:

Hirigintza-araudi partikularraren erregulazio zehatzaren kalterik gabe, honako baldintza orokorrak ezarri dira:

I-J-K-N-P etxadietan: lursailak gutxienez 250 m²-ko azalera izango du.

C-D-E etxadietan: lursailak gutxienez 500 m²-ko azalera izango du.

A etxadian: lursailak gutxienez 1.200 m²-ko azalera izango du.

21. artikulua. Aparkaleku publikoak:

Dokumentazio grafikoan eta idatzian aurreikusten diren aparkaleku-plazak eta azalerak lotesleak dira ondorio guztietarako, eta ezin da beren kopurua eta azalera murriztu.

Hasiera batean aurreikusten diren erabilerekin bateragarriak diren erabilerak ezartzen badira, eta erabilera horiek aparkaleku-plaza gehiago eskatzen badute, eskari hori lursail horren barruan ebatzi beharko da.

Jardueren erabilerak eta baldintzak

22. artikulua. Jardueren baldintza orokorrak.

Araudi honetan edo hirigintza-araudi partikularrean espresuki zehazten ez den guztian, Galarko Udal Plangintzan eta indarrean dagoen eta aplikatzekoa den legerian ezartzen diren baldintzen mende egongo dira Aldaketa honetan aurreikusten diren jarduerak.

23. artikulua. Erabilera-motak.

Erabilera orokorra.

S-1 sektorearen erabilera orokorra industria-erabilera izango da.

Erabilera xehatuak:

Hirigintza-araudi partikularrean finkatzen dira erabilera xehatuak.

Erabilera aurreikusiak edo onartuak.

Lurzoru-eremu edo eraikin bakoitzerako egokitzat jotzen diren erabilerei deritza erabilera aurreikusi edo baimendu.

Erabilera toleratua.

Lurzoru-eremu edo eraikin bakoitzerako erabilera aurreikusiarekin edo onartuarekin bateragarriak diren erabilerei deitzen zaie erabilera toleratu, betiere hirigintza-araudi partikularrean ezartzen den tolerantzia-erregimenaren arabera.

HIRIGINTZA ARAUDI PARTIKULARRA

Galarko udal planeko be-7 banaketa eremuko hirigintza araudi partikularraren fitxa

Zehaztapen orokorrak:

Erabilera orokorra Industria

Azalera guztira 144.410,63 m²

Ereduzko aprob. aplikatzeko azalera 137.544,22 m²

Zehaztapen formalak

Zehaztapen formalak ordenantzetan zehazten dira, baita etxadi bakoitzaren hirigintza-araudi partikularraren fitxetan ere.

Kudeaketari dagozkion zehaztapenak:

_Hirigintza-aprobetxamendurako eskubidea duen azalera:

S1 sektorea:

Jarritako lursailak: Galarko Udalaren 2. poligonoko 318 eta 317 zenbakiko lursailen zati bat.

Azalerak:

318 lurs. 60.360,87 m²

317 lurs. 69.369,13 m²

Guztira 129.730,00 m²

SO-1 sistema orokorra:

Jarritako lursailak: Galarko Udalaren 2. poligonoko 317, 319 eta 374 zenbakiko lursailen zati bat.

Azalerak:

317 lurs. 3.573,89 m²

319 lurs. 777,05 m²

374 lurs. 4.018,06 m²

Guztira 8.369,00 m²

_Eraikitako azalera guztira 64.949,60 m²

_Ereduzko aprobetxamendua 0.4765 lea/m²

_Irabazizko aprobetxamendua 65.545,14 lea

_Aprobetxamenduaren %10 6.554,51 lea

_Bere egin daitekeen aprobetxamendua 58.990,63 lea

Galarko udal planeko BE-7 banaketa eremuaren S-1 sektoreko Hirigintza araudi partikularraren fitxa

Zehaztapen orokorrak:

Erabilera orokorra Industria

Azalera guztira 129.730,00 m²

Ereduzko aprob. aplikatzeko azalera 129.175,22 m²

Emaitzazko lurzoru publikoa 60.098,00 m²

Emaitzazko lurzoru pribatua 69.632,00 m²

_Kontuan izan behar da lurzoru pribatuaren zati bat erabilera publikokoa dela hainbat etxaditan.

Zehaztapen formalak

Zehaztapen formalak ordenantzetan zehazten dira, baita etxadi bakoitzaren hirigintza-araudi partikularraren fitxetan ere.

Kudeaketari dagozkion zehaztapenak:

_Hirigintza-aprobetxamendurako eskubidea duen azalera:

Jarritako lursailak: Galarko Udalaren 2. poligonoko 318 eta 317 zenbakiko lursailen zati bat.

Azalerak:

318 lurs. 60.157.67 m²

317 lurs. 69.017,55 m²

Guztira 129.175,22 m²

Ereduzko aprobetxamendua aplikatzeko ondorioetarako, unitatean kendu beharreko azalerak:

Gaur-egungo bide-sistema.

Azalerak:

Bide-sistema 554,78 m²

_Eraikitako azalera guztira 64.949,60m²

_Ereduzko aprobetxamendua 0.4765 lea/m²

_Irabazizko aprobetxamendua 61.556,99 lea

_Aprobetxamenduaren %10 6.155,70 lea

_Bere egin daitekeen aprobetxamendua 55.401,29 lea

_Irabazizko aprobetxamenduaren kalkulua:

HOMOGENEIZAZIO KOEFIZIENTEAK

ERABILERA HK

INDUSTRIA, BEHE OINEAN 1,00

INDUSTRIA, TARTEKO OINEAN 0,50

INDUSTRIA, LANDA 0,12

HIRUGARREN SEKTOREA 1,50

ERABILERA PUBLIKOKO LURZORU PRIBATUA 0,00

TARTEKO OINEKO EHUNEKOAK

ETXADIA TARTEKO OINEKO %

C-D-E 15,00

INDUSTRIA, GAINERAKOA 20,00

C Indust 4.730,00 4.150,00 4.150,00 622,50 311.25 580,00 69,60 4.772,50 4.530,85

D Indust 10.658,00 9.350,00 9.350,00 1.402,50 701.25 1.308,00 156,96 10.752,50 10.208,21

E Indust 9.526,00 8.300,00 8.300,00 1.245,00 622,50 1.226,00 147,12 9.545,00 9.069,92

I Indust 5.312,00 4.150,00 4.150,00 830,00 415,00 1.162,00 139,44 4.980,00 4.704,44

J Indust 9.636,00 7.529,00 7.529,00 1.505,80 752,90 2.107,00 252,84 9.034,80 8.534,74

K Indust 7.449,00 5.394,00 5.394,00 1.078,80 539,40 2.055,00 246,60 6.472,80 6.180,00

N Indust 5.312,00 4.150,00 4.150,00 830,00 415,00 1.162,00 139,44 4.980,00 4.704,44

P Indust 7.792,00 6.010,00 6.010,00 1.202,00 601,00 1.682,00 201,84 7.212,00 6.812,84

B Hir. sekt 1.108,00 800,00 * 2.400,00 3.600,00

H Hir. sekt 1.240,00 800,00 * 2.400,00 3.600,00

M Hir. sekt 1.240,00 800,00 * 2.400,00 3.600,00

**

GUZTIRA 64.136,00 51.433,00 49.033,00 8.716,60 4.358,30 11.282,00 1.353,84 64.949,60 65.545,14

(*) Behe-oineko gehieneko okupazioa.

(**) Behe-oineko gehineko aprobetxamendua.

Aprobetxamenduen laburpena:

Lurz. Erab. eta Apr. guztira: 65.545,14.

Aprob. Eskub. duen azalera: 137.544,22.

Ereduzko aprobetxamendua: 0,4765.

Galarko udal planeko BE-7 banaketa eremuaren SO-1 atxikitako sistema orokorreko hirigintza araudi partikularraren fitxa

Zehaztapen orokorrak:

Erabilera orokorra Bide-sistema orokorra

Azalera guztira 14.680,63 m²

Ereduzko aprob. aplikatzeko azalera 8.369,00 m²

Emaitzazko lurzoru publikoa 14.680,63 m²

Zehaztapen formalak

Zehaztapen formalak ordenantzetan eta memorian zehazten dira.

Kudeaketari dagozkion zehaztapenak:

_Hirigintza-aprobetxamendurako eskubidea duen azalera:

Jarritako lursailak: Galarko Udalaren 2. poligonoko 317, 319 eta 374 zenbakiko lursailen zati bat.

Azalerak:

317 lurs. 3.573,89 m²

319 lurs. 777.05 m²

374 lurs. 4.018,06 m²

Guztira 8.369,00 m²

Ereduzko aprobetxamendua aplikatzeko ondorioetarako, unitatean kendu beharreko azalerak:

Gaur-egungo bide-sistema.

Azalerak:

Bide-sistema 6.311,63 m²

_Ereduzko aprobetxamendua 0.4765 lea/m²

_Irabazizko aprobetxamendua 3.988,15 lea

_Aprobetxamenduaren %10 398,82 lea

_Bere egin daitekeen aprobetxamendua 3.589,34 lea

HIRIGINTZA ARAUDI PARTIKULARRA I, J, K, N ETA P ETXADIAK

_Erabilerak:

Soto-oinean baimentzen diren erabilerak:

Biltegia, garajea eta eraikinean aurreikusten diren jardueretarako instalazio osagarriak.

Behe-oinean eta tarteko oinetan baimentzen diren erabilerak:

Industria, lantegiak, biltegiak, ekoizpen-jarduerak eta zerbitzu-jarduerak.

Behe-oinean eta tarteko oinetan toleratzen diren erabilerak:

Bulegoak eta merkataritza.

Erabileren tolerantzia-erregimena:

Erabilera toleratuetarako azalera eraikiak ez du eraikitako azalera osoaren %30 gaindituko.

_Azalerak:

Behe-oineko gehieneko okupazioaren azaleraren %20 gehienez okupatuko da tarteko oinetan.

Ondoren, lursail bakoitzean okupa daitezkeen azalerak adieraziko dira.

I 5.312,00 4.150,00 1.162,00 830,00 4.980,00

J 9.636,00 7.529,00 2.107,00 1.505,80 9.034,80

K 7.449,00 5.394,00 2.055,00 1.078,80 6.472,80

N 5.312,00 4.150,00 1.162,00 830,00 4.980,00

P 7.692,00 6.010,00 1.682,00 1.202,00 7.212,00

GUZTIRA 35.401,00 27.233,00 8.168,00 5.446,60 32.679,60

_Bolumena:

Dokumentazio grafikoaren araberako lerrokadurak eta sestrak.

Gehieneko oinen kopurua: behe-oina eta tarteko oina.

Gehieneko altuera: 11 m, sestrarik desegokiena duen lursaileko erpinean neurtuta. Neurketa eraikinaren gailurreko errematearekiko egingo da.

Tarteko oinen altuera: tarteko oinek gutxienez 2.60 m-ko altuera izango dute nabe barruko sestratik forjatuaren behealdera.

_Lursail-banaketa:

Etxadi bakoitzaren barruan lursail-banaketa librea.

Gutxieneko lursaila: 250 m².

HIRIGINTZA ARAUDI PARTIKULARRA. C, D ETA E ETXADIAK

_Erabilerak:

Soto-oinean baimentzen diren erabilerak:

Biltegia, garajea eta eraikinean aurreikusten diren jardueretarako instalazio osagarriak.

Behe-oinean eta tarteko oinetan baimentzen diren erabilerak:

Industria, lantegiak, biltegiak, ekoizpen-jarduerak eta zerbitzu-jarduerak.

Behe-oinean eta tarteko oinetan toleratzen diren erabilerak:

Bulegoak eta merkataritza.

Erabileren tolerantzia-erregimena:

Erabilera toleratuetarako azalera eraikiak ez du eraikitako azalera osoaren %30 gaindituko.

_Azalerak:

Behe-oineko gehieneko okupazioaren %15 gehienez okupatuko da tarteko oinetan.

C 4.730,00 4.150,00 580,00 622,50 4.772,50

D 10.658,00 9.350,00 1.308,00 1.402,50 10.752,50

E 9.526,00 8.300,00 1.226,00 1.245,00 9.545,00

GUZTIRA 24.914,00 21.800,00 3.114,00 3.270,00 25.070,00

_Bolumena:

Dokumentazio grafikoaren araberako lerrokadurak eta sestrak.

Gehieneko oinen kopurua: behe-oina eta tarteko oina.

Gehieneko altuera: 11 m, sestrarik desegokiena duen lursaileko erpinean neurtuta. Neurketa eraikinaren gailurreko errematearekiko egingo da.

Tarteko oinen altuera: tarteko oinek gutxienez 2.60 m-ko altuera izango dute nabe barruko sestratik forjatuaren behealdera.

_Etxadi bakoitzaren osotasunerako xehapen-azterketa bideratu beharko da, eta xehapen-azterketa horrek modu bateratuan ebatzi beharko du atzealdeko fatxaden tratamendua, bahoen antolamendua, materialak eta abar. Hala, kalitatezko irudi egokia bermatuko da, eta, era berean, atzealdean aurpegi heterogeneoa sor dadin saihestuko da.

_Lursail-banaketa:

Etxadi bakoitzaren barruan lursail-banaketa librea.

Gutxieneko lursaila: 500 m².

HIRIGINTZA ARAUDI PARTIKULARRA. B, H ETA M ETXADIAK

_Erabilerak:

Soto-oinean baimentzen diren erabilerak:

Biltegia, garajea eta eraikinean aurreikusten diren jardueretarako instalazio osagarriak.

Behe-oinean eta goi-oinetan baimentzen diren erabilerak:

Hirugarren sektorea, zerbitzuak, bulegoak, merkataritza, ostalaritza.

Behe-oinean eta tarteko oinetan toleratzen diren erabilerak:

Lantegia eta biltegia.

Erabileren tolerantzia-erregimena:

Erabilera toleratuetarako azalera eraikiak ez du eraikitako azalera osoaren %20 gaindituko.

_Azalerak:

HIR. SEKT. LURS.AZALERA. OIN-PL. OKUPAZ. LIBREA. ERAIKIG.

B 1.108,00 800,00 308,00 2.400,00

H 1.240,00 800,00 440,00 2.400,00

M 1.240,00 800,00 440,00 2.400,00

GUZTIRA 3.588,00 2.400,00 1.188,00 7.200,00

_Bolumena:

Dokumentazio grafikoaren araberako lerrokadurak eta sestrak.

Gehieneko oinen kopurua: behe-oina, lehen oina eta bigarren oina.

Gehieneko altuera: 12 m, sestrarik desegokiena duen lursaileko erpinean neurtuta. Neurketa eraikinaren gailurreko errematearekiko egingo da. Dena den, bi metro linealetan gainditu ahal izango da aurreko altuera instalazioen elementuak instalatzeko, betiere bolumena kanpoko fatxadarekiko hiru metro atzeraematen bada, eta eraikinaren gainerakoan erabilitako material berekin egiten bada fatxada.

Oinen altuera: behe-oinek gutxienez 4 m-ko altuera izango dute forjatuaren behealdeari dagokionez neurtuta. Goi-oinek gutxienez 3 m-ko altuera izango dute beheko solairuko sestratik forjatuaren behealdera.

_Lursail-banaketa:

Ez da lursail-banaketarik onartzen.

HIRIGINTZA ARAUDI PARTIKULARRA. A, G ETA L ETXADIAK

_Erabilerak:

Soto-oinean baimentzen diren erabilerak:

Balio askotariko ekipamendua, biltegia, garajea eta eraikinean aurreikusten diren jardueretarako instalazio osagarriak.

Behe-oinean eta goi-oinetan baimentzen diren erabilerak:

Balio askotariko ekipamendua.

_Azalerak:

ETXADIA LURS. AZALERA OIN-PLAN OKUP. ERAIKIG.

A 3.125,00 2.700,00 6.750,00

G 1.811,00 1.292,00 3.717,50

L 560,00 560,00 1.680,00

GUZTIRA 5.496,00 4.552,00 12.148,00

_Bolumena:

Dokumentazio grafikoaren araberako lerrokadurak eta sestrak.

Gehieneko oinen kopurua: behe-oina, lehen oina eta bigarren oina.

Gehieneko altuera: 12 m, sestrarik desegokiena duen lursaileko erpinean neurtuta. Neurketa eraikinaren gailurreko errematearekiko egingo da. Dena den, bi metro linealetan gainditu ahal izango da aurreko altuera instalazioen elementuak instalatzeko, betiere bolumena kanpoko fatxadarekiko hiru metro atzeraematen bada, eta eraikinaren gainerakoan erabilitako material berekin egiten bada fatxada.

Oinen altuera: behe-oinek gutxienez 4 m-ko altuera izango dute forjatuaren behealdeari dagokionez neurtuta. Goi-oinek gutxienez 3 m-ko altuera izango dute beheko solairuko sestratik forjatuaren behealdera.

_Lursail-banaketa:

Lursail-banaketak egin ahal izango dira, baldin eta emaitzazko lursailen gutxieneko azalera 1.200 m²-koa bada.

ORDENANTZAK

URBANIZAZIO ORDENANTZAK

1. artikulua. Urbanizazio-proiektuen izaera, prozedura eta edukia.

Urbanizazio-proiektuak plangintzaren aurreikuspenak gauzatzea du helburu. Ezin izango du lurzoruaren erregimenari edo antolamenduari buruzko zehaztapenik bildu, eta obrak behar besteko doitasunez zehaztu eta programatu beharko ditu, ondoren gauzatu ahal izan daitezen.

Ezin izango ditu aldaketa honen aurreikuspenak aldatu, obrak egiteko eskatzen diren egokitzapenak egin ahal izatearen kalterik gabe.

Aldaketaren esparru osorako urbanizazio-proiektu bakarra idatziko da, eta antolatutako esparruak behar bezala funtzionatzeko beharrezko obra eta instalazio guztiak barne hartuko ditu.

Urbanizazio-obrak hainbat fasetan garatu ahal izango dira; nolanahi ere, urbanizatutako eremu bakoitza eta bere eraikinak bide-sistemarekin eta eremuari zerbitzu egiten dioten azpiegitura orokorrekin lotura zuzena dutela ziurtatu beharko da.

Hala badagokio, barrualdeko urbanizazio-obrak, hots, lursaila pribatuaren barruan egin daitezkeen urbanizazio-obrak Eraikuntza Proiektuetan barne hartuko dira, eta, horrenbestez, ez dute Urbanizazio Proiektuen izaera izango.

Urbanizazio-proiektuaren dokumentazioa 35/2002 Foru Legearen 134.3. artikuluan eta Garapen Erregelamenduaren 49 eta 50. artikuluetan (85/1995 Foru Dekretua) aurreikusten da, eta dokumentazioaren eduki teknikoak indarrean dagoen eta aplikatzekoa den legeriaren zehaztapenak beteko ditu.

2. artikulua. Lur-berdinketako eta zolaketako arau orokorrak.

Erabilera publikoko eremuetan lur-berdinketako eta zoladurako obrak egitean, bide-zoruek eta zoladurek trafiko-kargetarako eta klimatologiaren baldintzetarako erresistentzia egokia izan dezaten hartuko da aintzat. Arlo horretako irizpide orokorrei jarraituko zaie, eta, hala, iragazkortasun egokia izan beharko du, urak saneamendu-sarera eta drenajeetara egoki hustu beharko dira, eraikiko diren instalazioak aurreikusiko dira, profil erregularrak izango ditu, eta ibilbideen jarraipena, oinezkoen segurtasuna eta zoladura aurrerago mantentzeko erraza izatea izango da kontuan.

Izatez, funtsezkoa da landare-lurra erabiltzea eta kontserbatzea, eta, horretarako, nahitaezkoa izango da urbanizazio-obrei edo eraikuntza-obrei hasiera ematean, landare-lurraren mantua kentzea eta lorazaintzako lanetan erabiliko diren lurzoruetan erabiltzea.

3. artikulua. Oztopo arkitektonikoak ezabatzea.

Oztopo arkitektonikoak ezabatzeko beharrezko diseinu-neurri guztiak hartuko dira. Proiektu teknikoen memoriak berariazko atal bat izango du oztopo fisiko eta sentsorialei buruzko 4/88 Foru Legearen oinarrizko arau eta erregelamenduak betetzen direla justifikatzeko.

4. artikulua. Zoladurak.

Zoladura-eredu bat edo beste erabiltzeak dagozkien egitura-sekzioak finkatzea ekarriko du. Horrela, aurreikusten den trafikoaren arabera, bide bakoitzaren funtzionamendu zuzena bermatuko da.

Proiektu teknikoak Arau hauen zehaztapenetara egokituko dira, erabiliko diren zoladurei dagokienez zein egiturazko sekzioei dagokienez. Horrez gain, trafiko-mota bakoitzerako Errepideen Instrukzioan _6.1.l.C arauan hain zuzen ere_ aurreikusten dena beteko da.

Ondoren, espazio libre publiko edo pribatuko elementu zolatuetan erabili ahal izango diren materialak eta eraikuntza-soluzioak deskribatuko dira, oinarrizko dimentsio-ezaugarriak adieraziz:

Bi geruzako aglomeratzaile asfaltikoa, gutxienez 4 cm-ko lodierakoa -behealdekoan zein errodadurakoan (azken hori agregakin ofitikoz), honako kasuetan:

_Bide nagusietan, aparkalekuetan eta, hala badagokio, oinezkoentzako eremuetan.

Gutxienez 12 cm-ko hormigoi armatuzko zoladura honako kasuetan:

_Espaloietan eta oinezkoentzako eremu libreetan eta, hala badagokio, 16 cm-ko zoladura aparkalekuen edo galtzaden kasuan.

Gutxienez 6 cm-ko lodierako harri natural edo artifizialeko galtzadarri bidezko zoladura honako kasuetan:

_Espaloietan eta oinezkoentzako eremu libreetan.

Justifikatzen bada, beste soluzio batzuk ere onartu ahal izango dira, betiere soluzio horiek hasiera batean aurreikusten diren kalitateak gutxitzen ez badituzte.

5. artikulua. Zoladuraren diseinuari buruzko jarraibideak.

Espazio publikoa osatzen duten elementuek, hau da, ibilgailuentzako bideek, aparkalekuek, oinezkoentzako ibilbideek edo eremu libreek Araudi honetan aditzera ematen diren gutxieneko dimentsioak errespetatuko dituzte.

Galtzadek eta oinezkoentzako ibilbideek honako gutxieneko dimentsioak izango dituzte:

_Bide orokorrak. 6 m-ko galtzada.

_Erdibitzailea duten bideak. 6 m-ko bi galtzada eta 1 m-ko erdibitzailea.

_Aparkalekuak. Gutxieneko dimentsioa: 4.5x2.2 m_Espaloiak. Gutxieneko dimentsioa: 2.0 m.

_Berdeguneetako oinezkoentzako ibilbideak. Gutxieneko dimentsioa: 1.50 m.

_Eskailerak. Halakorik badago gutxieneko zabalera 1,20 m-koa izango da. Eskaileren mailagaina 28 eta 32 cm artekoa izango da, eta mailartea 13 eta 18 cm artekoa. Gutxienez 3 maila eta gehienez 16 maila izango dituzte.

_Arrapalak.

%6tik gorako pendiza duten ibilbideak jotzen dira arrapalatzat.

Hauexek dira onartzen diren gehieneko pendizak:

3 m-tik beherako tarteetan: %10.

3 eta 8 m arteko tarteetan: %8.

8 eta 15 m arteko tarteetan: %6.

Ezin izango dira 15 metro baino gehiagoko arrapalak egin tartean arrapala-buru lauak jartzen ez badira. Mailak dituzten arrapalen kasuan, mailartea 7 eta 12 cm artekoa izango da.

Arrapalako eremu lauek gutxienez 1,20 m izango dute horizontalean.

ERAIKUNTZA ORDENANTZAK

Baldintza orokorrak

1. artikulua. Helburua.

Kapitulu honetan biltzen diren xedapenen bitartez, oin berriko eraikuntzek eta egiten diren erreformek edo zabaltzeek bete beharko dituzten baldintza orokorrak eta partikularrak arautu nahi dira, betiere alderdi teknikoei, konposiziozkoei, estetikoei eta hirigintza-erregimen orokor eta partikularrekoei dagokienez.

2. artikulua. Definizioak.

Aldaketa honen zehaztapenetan gehieneko eta nahitaezko lerrokaduren kontzeptuak erabiltzen dira. Kontzeptu horiek indarrean dagoen Udal Planean jasotzen badira, behar bezala ulertzeko beharrezko doitasunez garatuko dira ondoren.

3. artikulua. Lerrokadurak

Gehieneko lerrokadura: plangintzak behe-oinean onartzen duen gehieneko lerrokadura da.

Hirugarren sektoreko eta balio askotariko ekipamenduko erabilera duten A-B-G-H-L-M etxadietan aurreikusi da. Erabilera publikoko espazio pribatuaren eta erabilera pribatuko espazio pribatuaren arteko muga ezartzen duen marra da. Horrenbestez, antolamenduan ezartzen den jabetza-erregimenarekin edo horren garapenaren emaitzarekin lotzen da.

Nahitaezko lerrokadura: behe-oineko nahitaezko lerrokadura da.

Industria-erabilerako C-D-E-I-J-K-N-P etxadietan aurreikusi da, eta eraikuntzarako espazioa eta erabilera libre pribatuko espazioa mugatzen du.

Bolumena eta okupazioa

4. artikulua. Okupazioa eta eraikigarritasuna:

Hirigintza-araudi partikularrean eta dokumentazio grafikoan arautzen da gehieneko okupazioa.

Lursail pribatuaren soto-oinaren %100 okupatzea baimentzen da. Okupazio hori gertatzen den lursailetan, lursailaren jabeari dagokio eremu horiek mantentzeko lanak egitea, betiere sotoak erabilera publikoko lursail pribatuetan egin badira.

5. artikulua. Oinen gehieneko kopurua eta altuera.

Eraikinaren gehieneko altuera eraikinaren izkinetako sestren batez besteko altueratik neurtuko da eta horri etxadi bakoitzerako ezarritako altuera batuko zaio. Erlaitzen, karelen eta gailurren goialdeko erremateak ez du gehieneko altuera hori gainditu behar.

Oinen gehieneko kopurua honakoa izango da:

Industria-erabilerako etxadietan, sotoa (oin batean edo hainbatetan), behe-oina eta tarteko oina.

Hirugarren sektoreko etxadietan, sotoa (oin batean edo hainbatetan), behe-oina, lehen oina eta bigarren oina.

Balio askotariko ekipamenduetako etxadietan (A, G eta L etxadietan), sotoa (oin batean edo hainbatetan), behe-oina, lehen oina eta bigarren oina.

Soto-oinen azalerak ez dira aintzat hartuko aprobetxamenduen kontsumoaren ondorioetarako.

Oinen gutxieneko altuerak eta eraikuntzaren gehieneko altuerak hirigintza-araudi partikularrean daude araututa.

Baldintza estetikoak

6. artikulua. Irizpide orokorrak.

S-1 sektorearen eremuari kalitatea emateko asmoa kontuan izanik, erabakiko dira urbanizazio eta eraikuntzetako elementuen soluzio materialak eta formalak, eta, hortaz, soluzio horiek finkatu eta garatuz gero, hobetu egingo dira inguruneko hirigintza-baldintzak eta ingurumen-baldintzak.

Urbanizazioak zein eraikuntzek beren iraupena ziurtatuko duten baldintza teknikoak eta materialak izango dituzte. Horrez gain, baldintza tekniko eta material horiek mantentze-lanak erraztu beharko dituzte.

Eremuan nolabaiteko homogeneotasun formala eta materiala lortzeko, esparruaren osotasunerako komunak diren diseinu eta eraikuntzako arau eta irizpideak ezartzen dira.

Etxadi baten barruan dauden eta 500 m baino azalera txikiagoa duten industria-erabilerako lursailetarako proiektu bakarra idatziko da.

7. artikulua. Fatxadak.

Eraikineko fatxada guztiak material eta eraikuntza-soluzio berekin egin beharko dira, eta eskakizun hori bateragarria da sarbideetan edo eraikuntzaren aurpegi nagusiko elementu esanguratsuak nabarmentzearekin.

Osotasuna nolabait bateratuta egoteko, eraikin guztiak ondoren zerrendatuko diren oinarrizko material berekin egingo dira:

Fatxada-itxieretan ageriko hormigoia, aurrefabrikatutako hormigoi-panelak, aurrefabrikatutako metal-panelak eta txapa aurrelakatuak erabili ahal izango dira.

Debekatuta dago bistako adreilua, emokadurak, pinturak eta antzeko akaberak erabiltzea.

Puntu jakin batzuetan izaera orokorrez ezarritakoaz bestelako materialak eta soluzioak baimendu ahal izango dira, betiere soluzio horiek soluzio arkitektoniko orokorrean behar bezala integratuta badaude eta Udalaren onespena badute.

8. artikulua. Estalkiak.

Estalkiak eraikinaren gainerakoan erabilitako eraikuntza-soluzioen antzeko kalitatea duten eraikuntza-soluzioekin ebatziko dira.

Estalkietan aurrefabrikatutako zoladurak, aurrefabrikatutako metal-panelak eta txapa aurrelakatuak erabili ahal izango dira.

Era berean, azaleko akabera gisa estaldura asfaltiko bidezko, deck motako estalki bidezko edo hartxingarrezko eraikuntza-soluzioak ere erabili ahal izango dira. Kasu horretan, soluzio horiek espazio publikoetatik ikusten ez direla bermatu beharko du fatxadaren soluzioak, eta horretarako dagokien altuerako babesak jarriko dira.

Estalduran instalazioen berezko elementuak instalatu ahal izango dira. Instalazio horiek eraikuntzaren mugetatik eta mugakidekoetatik gutxienez 3 metroko distantzian kokatu beharko dira. Nolanahi ere, eta instalazioen altuera kontuan izanik, eraikuntzaren perimetroarekiko tangenteak definitzen duen marraren azpitik kokatu beharko dira instalazio horiek, horizontalarekiko 30.º ko pendizarekin.

9. artikulua. Hegalkinak eta markesinak:

Eraikinen fatxadetan erabilitako materialen kalitate bereko materialekin egingo dira, eta osotasunaren diseinu orokorrari jarraipena emango diote.

Hegalkinak:

Goi-oinetan eta tarteko oinetan hegalkinak baimentzen dira, honako muga hauekin:

Industria-erabilerako etxadietako (C-D-E-I-J-K-N-P etxadietako) tarteko oinetan hegalkinak baimentzen dira - behe-oineko lerrokadurarekiko gehienez 4 metro-, betiere soluzio hori bateratua bada dagokion etxadi osorako, edo, gutxienez, fatxada nagusietako baterako. Kasu horretan, eta teknikoki behar-beharrezkoak direla justifikatzen bada, lursailean zutabeak finkatu ahal izango dira, baina horien kopurua eta dimentsioa murrizteko soluzioak planteatu beharko dira. Hegalkin horiek fatxadan etenak baldin badaude, irizpide ordenatua eta komuna izan beharko da guztietarako. Etxadi horien buruhormetan gehienez 1,2 m-ko hegalkina baimenduko da, behe-oinaren lerrokadura aintzat hartuta.

Hirugarren sektoreko etxadietako (B-H-M etxadietako) goi-oinetan hegalkinak baimentzen dira, gehienez ere 1.50 metrokoak, behe-oineko lerrokadurari dagokionez.

Balio askotariko etxadietan ez da hegalkinetarako mugarik finkatu; alabaina, gehieneko lerrokadurek mugatutako espazioaren barruan egin beharko dira.

Markesinak:

Markesinak baimentzen dira, baina honako muga hauekin:

Industria-erabilerako etxadietako (C-D-E-I-J-K-N-P etxadietako) tarteko oinetan markesinak baimentzen dira - behe-oineko lerrokadurarekiko gehienez 4 metro-, betiere soluzio hori dagokion etxadi osorako bateratua bada. Etxadi horien buruhormetan markesinek gehienez 1,2 m-ko hegalkina izango dute lurzoru libre pribatuan egiten badira. Espazio libre publikoan egiten badira, berriz, goi-oinetan (tarteko oinetan) soilik baimenduko dira markesinak, eta markesina horiek lurraren sestrarekiko gutxienez 5,00 metrotara kokatu beharko dira.

Hirugarren sektoreko etxadietan (B-H-M etxadietan) markesinak baimentzen dira, gehienez 1.50 metro behe-oineko lerrokadurari dagokionez. Behe-oinean jarriz gero, lurraren sestrarekiko 4.00 metrora kokatu beharko dira.

Balio askotariko etxadietan ez da markesinetarako mugarik finkatu; alabaina, gehieneko lerrokadurek mugatutako espazioaren barruan egin beharko dira.

10. artikulua. Seinaleztapena eta errotuluak.

Errotuluak eta seinaleztapen-elementuak fatxadetan kokatu ahal izango dira, baina ezin izango dute inola ere fatxaden altuera gainditu. Edozein formakoak izan daitezke eta funtzionatzeko edozein sistema izan dezakete; haatik, eraikinaren soluzio arkitektoniko orokorrean egoki integratu beharko dira.

11. artikulua. Lursailen itxiturak.

Lursailen itxituretako elementu opakuek 0.80 metroko altuera izango dute. Desnibelean dauden lursailen itxituren kasuan, altuera hori itxituraren erdiko puntuan neurtuko da, eta muturrik baxuenean itxiturak ezin izango du inola ere 1.10 metroko altuera gainditu.

Elementu opakuen gainean, gehienez metro bateko altuera duten sare metalikoko itxiturak, landare-palaxuak edo saretak jarri ahal izango dira.

Itxituretarako definitutako altuerek, era berean, lursailetara sartzeko ateen altuera baldintzatuko dute.

Urbanizazio-proiektuak soluzio homogeneoa eta bakarra definituko du itxituraren zati opaku guztirako.

Iragarkiaren kodea: L0411430