116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

316/2004 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, María Jesús Erdozain Rodríguez andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergei buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Jesús Erdozain Rodríguez andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergei buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko irailaren 2an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0413823