116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Untziti aldeko II. lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emandako irailaren 14ko 883/2004 Ebazpenaren bidez xedatu da interesatuei ematea eta, beraz, haien esku uztea Untziti aldeko II. Lurzati Berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Untzitiko Kontzejuko Etxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea %3koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiekin batera perituen irizpena aurkeztu beharko da, Nafarroako Gobernuko erregistro orokorrean Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariari zuzendurik.

Iruñean, 2005eko irailaren 15ean._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0414234