116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Ablitas (Saso Pedriz) aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Landa Garapenerako zuzendari nagusiak irailaren 7an emandako 854/2004 Ebazpenaren bidez xedatu da Ablitas (Saso Pedriz) aldeko interesatuei ematea eta, beraz, haien esku uztea ordezkapen-finka berrien jabetza, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Ablitasko Udaletxean, Murchanteko Udaletxean eta Saso Pedriz Ureztatzaile Elkartean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda. Interesatuek ordezkapen-finken trukaketa proposa dezakete hiru hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek zilegi dute errekurtso administratiboa jartzea Nafarroako Gobernuaren aurrean, betiere peritu baten irizpena atxikirik, finka berrien azaleraren eta berrantolamendu-espedientean ageri denaren arteko aldeei buruz.

Iruñean, 2004ko irailaren 9an._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0414093