116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpigituren Zerbitzuak emana, Torralba del Río aldeko Lurzati Berrantolamenduaren behin betiko Erabakia onesten duena.

Torralba del Río aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesatuak direnei, haren onura publikoa ekainaren 7ko 214/1999 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, adierazten zaie:

Lehena._Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, irailaren 3ko 835/2004 Ebazpenaren bidez, Torralba del Río aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko Erabakia onetsi zuen, behin-behineko Erabakian taxuzko aldaketak egin ondoren. Aldaketa horiek Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Foru Legeak 50. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz eginiko inkestaren ondorioz sartu ziren. Halaber, Erabakia argitara ematea erabaki zen, aipatu Legearen 56.1 artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

Bigarrena._Lurzati Berrantolamendua egiteko erabakia jendaurrean paratuko da Torralba del Ríoko udaletxean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarrena._Hilabeteko epe horretan gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, nork bere izenean edo beste batek ordezkatuta. Idazkian helbide bat adieraziko da bidezko jakinarazpenak egiteko. Ohartarazten da lurzati berrantolamenduari buruzko erabakiaren kontra aurkezten ahal dela errekurtsoa baldin eta oinarriekin bat ez badator edo egiteko aginduriko formalitateak hautsi badira, aipatu Legearen 109. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, 2004ko irailaren 7an._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0413936