116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, "Gas Navarra, S.A.ren Zuastiko lotura-puntuaren aldaketa, Zuastin, Itzako udal-mugapean (Nafarroa)".

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 104. artikuluetan, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.ean eta haren Erregelamenduaren 56.ean aurreikusitakoari jarraikiz, ondoko ezaugarriak dituen instalazio proiektua jendaurrean jarri da:

_Eskatzailea:

Gas Navarra. Helbidea: Antso Azkarraren etorbidea, 26. 31008 Iruña.

_Eskariaren helburua:

1. "Gas Navarra, S.A.ren Zuastiko lotura-puntuaren aldaketa, Zuastin, Itzako udal-mugapean (Nafarroa)" proiektuaren administrazio baimena eta instalazioak eraikitzekoa.

2. Onura publikoaren onarpena.

_Aurrekariak:

Gas Navarra, S.A. administrazio baimenaren titularra da Itzako udalerrian gas naturala banatzeko, etxeetan, saltokietan eta industria txikietan erabiltzeko, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko seigarren xedapen gehigarriarekin bat. Lege horrek indarrik gabe utzi du Nafarroako Gobernuko Industria zuzendari nagusiak, abuztuaren 19ko 674/1997 Ebazpenaren bidez, eman zuen administrazio kontzesioa.

_Instalazioen ezaugarriak:

Proiektuaren xedea da orain dagoen AR-05 erregulazio armairuaren eta Zuastiko lotura-puntuko neurri-etxola ren ordez AR-04 erregulazio armairu bat paratzea.

Lotura DN 2"-ko hoditik karga-hartune baten bidez eginen da, eta karga-hartunetarako 2" x 2"ko T bat izanen da, AR-04 armairu berriaren sarrerarantz jarraituko du, lehendik dagoen esparruan kokatuko baita hura.

Lehendik dagoen AR-05 armairurako sarrera-hodia ezeztatzeko, butxatu eginen da lehenik, gero hodia moztu eta gasa aireratzeko, horretarako DN 2"-ko hodiak butxatzeko baliabideak, DN 2"ko baloiak butxatzekoak eta 2"-ko purgatzekoak erabiliz.

AR-04 armairuaren irteera-hodi normalizatua 8"-koa da. Altzairu-polietilenozko iragaitza-elementu bat instalaturik, 160 milimetroko DN-ko PE-100 polietilenozko hodi bat instalatuko da eta hodia DN160 cap batez zigilatuko. Hodi hori zigilatu baino metro bat lehenago 2 aireztapeneko balbula bat insalatuko da, altzairu-polietilenozko mutur bridatuzkoa eta 6"-ko diametro nominalekoa.

AR-04 armairuko sarrerako hodia altzairuzkoa da, API 5L zehaztapenaren arabera, gr. B kalitatekoa eta 6 metro luzekoa.

AR-04 armairuko irteera-hodia PE-100 polietilenozkoa da, DN160koa eta 11 metro luzekoa.

APA/MPA gas naturalaren kanalizazioaren erregulazio eta neurketa estazioa lur gainekoa izanen da eta Itzaren udal mugapean egonen. ENEaren edukiera 2.500 Nm³ /h izanen da, eta erregulazio-linea oso bat izanen du eta bigarren mailako beste bat.

Diseinuko presioa 16 bar da eta tenperatura +15 ºC, emaria 2.500 N m³/h-koa izanen da eta gasaren lastertasun handiena, 20 m/seg.

_Aurrekontua:

Aurrekontua berrogeita lau mila hirurehun eta hamahiru euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (44.313,73) da.

_Egiteko epea:

Hiru aste, proiektuko instalazioa egiteko, lanak hasten direnetik aurrera.

_Lurren gaineko eragina:

Proiektu hau egiteak finketan duen eragina honela zehazten da:

_Bide zortasuna:

Gasaren bide zortasun iraunkorra izanen da lurrazpian doazen hodien eta bestelako elementu osagarrien trazadura osoan, 3 m-ko zabaleran. Zortasun horrek debeku hauek dakartza:

_Goldaketa edo indusketa lanak debekatuko dira 50 cm baino sakonago. Zurtoin garaiko zuhaitz edo zuhaixkarik ezin izanen da landatu gas-hoditik bi metro baino gertuago.

_Ezin da inolako eraikuntza edo eraikinik egin hoditik 5 metro baino gertuago.

_Langileak eta behar diren elementuak sartzen ahal dira instalazioak zaindu, mantendu, konpondu edo berritzeko, baina kalterik eginez gero, ordaindu egin beharko dira.

_Seinaleak eta aireztatzeko hodiak jartzeko aukera izanen da eta, halaber, instalazioak egin edo abian jartzeko beharrezko liratekeen beste obra batzuk egin ahalko dira, lur gainean zein azpian.

_Aldi baterako okupazioa:

Aldi baterako, obrek iraun bitartean, 10 metro zabaleko lur zerrenda okupatuko da trazadura osoan, proiektuan zehaztu eremuan obrak egin behar direlako.

_Behin betiko okupazioa:

Eremu batzuk jabari osoan okupatu behar dira,

_4 milimetro kubikoko balbulak (unitate 1, 4 milimetro kubikokoa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan, batez ere lur horien jabeek eta aipatu proiektuak ukitutako beste titularrek (horien zerrenda iragarki honen ondotik paratu da). Espedientea Industri Segurtasunerako Zerbitzuan aztertu ahalko da, Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 15. solairua. Han berean interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 23an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

"ZUASTIKO LOTURA-PUNTUAREN ALDAKETA, ITZAKO UDAL-MUGAPEAN (NAFARROA)"

Ukituriko ondasun eta eskubideak

Zuastiko udal-mugapea

ZU-01 Señorío de Zuasti Golf Club S.A. 13 39 72 1 4 2 49 Hariztia

San Andrés k., z.g.

31892 Zuasti (Itza) (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: F0413392