116. ALDIZKARIA - 2004ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

458/2004 EBAZPENA, irailaren 6koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "NA-134 (Ebroko ardatza) eta NA-134-a (Cadreitako ekialdeko sarbidea) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektuak" ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak, abuztuaren 25eko 519/2003 Ebazpenaren bidez, "NA-134 (Ebroko ardatza) eta NA-134-a (Cadreitako ekialdeko sarbidea) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko" proiektua behin betikoz onetsi zuen. Martxoaren 18ko 198/2003 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zen.

Nafarroako Gobernuak, abuztuaren 30eko 293/2004 Foru Dekretuaren bidez, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 2ko 207/2004 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "NA-134 (Ebroko ardatza) eta NA-134-a (Cadreitako ekialdeko sarbidea) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektuak" ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, urriaren 11n, Cadreitako Udaletxean ager daitezen, okupatu aitzineko aktak egiteko eta, hala bada, ukituriko ondasun eta eskubideak behin betikoz okupatzeko.

2. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Cadreitako Udaletxeko iragarki oholean. Halaber, ohartarazten da honako hau argitaratu dela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen diren ondorioetarako.

4. Ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedula baten bidez.

5. Ebazpen honen berri ematea Cadreitako Udalari eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalari.

Iruñean, 2004ko irailaren 6an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0414164