I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
242/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Esmeralda Landa Elizalde andrea Kabineteko buru izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 39.1 artikuluak xedatzen du kontseilariek libreki izendatu eta kargutik kenduko dituztela beren Kabineteko langileak, Nafarroako aurrekontu orokorretan horretarako dauden kredituen arabera.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Esmeralda Landa Elizalde andrea Toki Administrazioko kontseilariaren Kabineteko buru izendatzea. Bere zerbitzuak emanen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 39. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
2. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Teknikoari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hemezortzian._Toki Administrazioko kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.
Iragarkiaren kodea: A0306358