78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa irekia, Barañaingo Kultur Etxeko sotoa moldatzeko obren kontratua esleitzeko

Gobernu Batzordeak, maiatzaren 14an egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi egin du baldintzen plegua, Barañaingo Kultur Etxeko sotoa moldatzeko obren kontratua esleitzeko lehiaketa arautuko duena, betiere proiektuari jarraikiz. Zenbatekoa, gehienez ere, 180.188,89 euro.

Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, baldintzen pleguari jarraikiz. Plegua udal bulegoetan egonen da eta interesa dutenek haren kopiak eskura ditzakete.

Barañainen, bi mila eta hiruko ekainaren hiruan. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0305897