78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, plegu itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._328 ler, 255,270 metro kubiko zur erreal egiten dutenak. Hasierako prezioa: 10.019,62 euro.

Proposamen ekonomikoak, udal diruzaintzan hasierako prezioaren % 2 fidantza gisa utzi izanaren gordekinarekin batean, heldu den uztailaren 18 arratsaldeko ordu biak baino lehen aurkeztu behar dira. Proposamenak ondotik irekiko dira.

Enkantean parte hartzeko enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko da nahitaez.

Baldintzen pleguak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Burgin, bi mila eta hiruko ekainaren bian. Alkate udalburua, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0305889