78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua

Ablitasko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Ikusirik Udal honetako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdirako izangaiek aurkeztutako eskabideak.

2003ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 26an, argitaratutako deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebatzi da:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

DOMINGUEZ BAIGORRI, JESUS MARIA

Baztertuak: inor ez.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, deialdiaren 4.1 oinarriarekin bat, izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta akatsak zuzen ditzaten, halakorik egin bada, argitaratu eta 10 egun balioduneko epean. Epe hori erreklamaziorik gabe iragaten bada edo ez bada akatsik zuzendu beharrik, behin-behineko zerrenda hau behin betiko bilakatuko da.

3. Probak 2003ko uztailaren 14an hasiko dira, Udaletxeko aretoan, goizeko hamarretan.

4. Erabaki hau igortzea izangaiei, jakin dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Ablitasen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0305759