78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1036/2003 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, antzutasuna eta ugalkortasunik eza laguntza bidezko ugalketa teknikak erabiliz tratatzeko osasun laguntza emateko 2003. urterako gastua baimendu eta kontratazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du antzutasuna eta ugalkortasunik eza laguntza bidezko ugalketa teknikak erabiliz tratatzeko osasun laguntza kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: antzutasuna eta ugalkortasunik eza laguntza bidezko ugalketa teknikak erabiliz tratatzeko osasun laguntza 2003. urterako kontratatzea.

_Esleipen bidea: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: 2003. urte osorako 480.000 euro zenbatetsi da.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea karrikako 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: aurrekontuaren %2.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: irailaren 10ean, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea karrika, 39, Iruña).

Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 948-428866 telefonoan), eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.

Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0305976