78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G E S A L A T Z

Udal Planeko aldaketa puntuala

Gesalatz Ibarreko Udalak, 2003ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planean aldaketa puntuala egin dadila, 10. poligonoko 31. lurzatiari dagokionez (Izurtzuko San Andres kaleko 4an dagoen lurzatia, sendoketarako UC.9.2 hiri-unitatea), José Luis Asiain Aragón jaunak sustaturik.

Aldatu egin dira bai lurzatiaren lerrokadurak eta bai eraikuntzarenak, lehendik dagoen eraikina sendotuz.

Jendaurrean azalduko da hilabeteko epean, 35/2002 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Gesalatz Ibarrean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0305715