78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Hasierako onespena, ordenantza fiskalari

Castejongo Udalak, 2003ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, Udal Ludotekako zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala onetsi zuen.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hasiera batean onetsitako ordenantza fiskala behin betiko onetsitzat joko da erreklamazioak aurkezteko epea iragan ondoren, baldin eta epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Castejonen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0305712