78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2003ko maiatzaren 22an egin osoko bilkura arruntean, 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatutakoa betez, interesdunek espedientea aztertu eta, bidezkoa bada, erreklamazioak aurkez ditzaten, aipatu espedientea Udaletxeko idazkaritzan egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamabost egun balioduneko epean.

Irunberrin, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José Ramón Labairu Usoz.

Iragarkiaren kodea: A0305709