78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Zehapena jakinaraztea

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat para daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten den egunetik hasita.

Arangurenen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Espedientea: 2003/17. Jabea: Miguel Angel Recalde Glaría. Matrikula: NA-7047-AT. Tokia: Anaitasuna, z.g., Mutiloagoiti. Eguna: 2003-02-24. Ordua: 19:05. Zenbatekoa: 90. BSL: 39.2. ZEO: 94.2. ORD: 43.i.

Espedientea: 2003/25. Jabea: Amadou Oury Diallo. Matrikula: L-8622-AD. Tokia: Talluntxe II industrialdea, Taxoaren. Eguna: 2003-03-14. Ordua: 20:35. Zenbatekoa: 90. BSL: -. ZEO: 94.2.1 K. ORD: 22.

Iragarkiaren kodea: A0305668