78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

E D I K T U A

Bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean egin osoko bilkura arruntean erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Kontuan izanik ezkondu gabeko bikote egonkorren Corellako Udaleko erregistroa sortu eta arautu beharra dagoela.

Kontuan izanik Herritarren Sustapenerako Batzordeak adostasun txostena eman duela aurtengo maiatzaren hamaseian.

Kontuan izanik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikulua.

Ondokoa erabaki da bertaratutako guztiak ados egonik:

_Lehenbizi: Hasiera batez onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Corellako Udaleko erregistroa arautzen duen ordenantza.

_Bigarrenik: Espedientea jendaurrean jartzea, onespen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta toki entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, hogeita hamar egunez, epe horretan herritarrrek eta legebidezko interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten.

Corellan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0305675