78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsirik

Alkateak 2003ko maiatzaren 22an emandako 67 zenbakiko ebazpenaren bidez behin betikoz onetsi da Zubiriko 27. poligonoko 64. lurzatia urbanizatzeko proiektua, Tecnologías Canadienses eta MDMk sustatua.

Hasierako onespenaren ondoren (Alkatearen martxoaren 4ko ebazpena, 2003ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua apirilaren 14an) urbanizazio proiektu hori jendaurrean azaltzeko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, Alkatetza honek hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Zubiriko 27. poligonoko 64. lurzatia urbanizatzeko proiektua, Tecnologías Canadienses eta MDMk sustatua.

2. Erabaki hau eskatzaileari igortzea eta argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean, bidezko ondorioak izan ditzan.

3. Aditzera ematea erabaki honen aurka bidezko errekurtsoak paratzen ahal direla (azaldu jakinarazpenean).

Esteribarren, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0305667