78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

Kredituak aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2003ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2003ko aurrekontu orokorrean kredituak aldatzeari buruzko 1. espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0305575