78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D A N O T Z

2002ko kontuen espedientea hasiera batez onetsirik

Urdanozko Kontzejuak, 2003ko maiatzaren 22an egin bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zuen 2002ko ekitaldi ekonomikoko kontuen espedientea.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoa bete dadin. Interesatuek espedientea aztertzen ahal dute udal idazkaritzan, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Urdanotzen (Goñerri), bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bian. Alkatea, Manuel Andueza Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: A0305601