78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T I Ñ A N O

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsirik

Otiñanoko Kontzejuko Bizilagunen Batzarrak, aurtengo maiatzaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2003ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269 eta 276 bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otiñanon, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian. Kontzejuburua, Jaime Arzoz Chasco.

Iragarkiaren kodea: A0305603