78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U N A R R I T Z

2003ko aurrekontua hasiera batez onetsita

Munarrizko Kontzejuak, 2003ko martxoaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2003ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu arrunt eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da Munarrizko Kontzejuaren Etxean, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Munarritzen (Goñerri), bi mila eta hiruko martxoaren hamabian. Alkate udalburua, Basilio Imaz Garriz.

Iragarkiaren kodea: A0305612