78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

Ordenantza hasiera batean onetsirik

Olaztiko Udalak, 2003ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen, aho batez onetsi ere, herriko Kultur Etxearen funtzionamenduari buruzko ordenantza, eta erabaki zuen, halaber, espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Epe hori bukatzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin eta bete dezan.

Olaztin, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bian. Alkatea, Luis Alberto Besga Baltierra.

Iragarkiaren kodea: A0305579