78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Entzunaldiaren tramitearen jakinarazpena

Jakinarazpena egiteko saioek huts egin dutenez gero, 30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondotik adierazten den salatuari, zeinaren azken helbide ezaguna ere aipatzen baita, jakinarazten zaio segidan zehazten den zehapen espedientean entzunaldiaren tramitea eginen dela. Espediente hori Osasun eta Ingurumen Zerbitzuak instruitu du, Udal Ordenantzak urratzeagatik.

Espedientearen instrukzioa amaiturik eta hura ebatzi baino lehen, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuak (zehatzeko ahalmena erabiltzeko prozedurari buruzko Erregelamendua) 19. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientearen berri ematen zaizu, hamar egun balioduneko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, bidezko iruditzen zaizkizun agiriak eta justifikazioak aurkeztu ahal ditzazun. Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean.

Espedientearen zenbakia: 09/2003. Salatuaren datuak, izena eta helbidea: Carlos Alonso Castillejo, Bartolomé de Carranza kalea, 6-6. solairua, 31.008 Iruña. Arau-haustearen arrazoia, U. O.ren izena eta artikulua: eremu publikoan pixa egitea. Karriken eta berdeguneen garbiketa arautzen duen udal ordenantza, 2001eko apirilaren 27koa, 22.1 artikulua, eremu publikoan pixa egiteko debekua jasotzen duena. Arau-haustearen tokia: "Eroski" hipermerkatuko aparkalekuko erregistro publikoaren kutxetan. Zerbitzua: Foruzaingoa. Ordua: 4:10. Eguna: 2003ko otsailaren 16a.

Tuteran, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0305417