78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

625/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Irurtzungo Zainketa Zentroko: A-15, N-240-A eta N-I autobiez gainerako errepide guztien zainketa integrala, 2003-2006" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du lan horiek kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleipen bidea: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

_Gehieneko gastua: 4.925.160,31 euro.

_Egiteko epea: 1-10-2003/30-09-2006.

_Kontratuaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, e) kategoria.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko uztailaren 21a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta administrazio klausulen plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña), 948-423624 telefonora edo ondoko web gune hau ikusi: http://www.cfnavarra.es/obraspublicas

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko uztailaren 29an, 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren seian._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, .................... J/A-ak, adinez nagusiak, .................(e)ko ............. kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ................ ordezkatuz), "Irurtzungo Zainketa Zentroko: A-15, N-240-A eta N-I autobiez gainerako errepide guztien zainketa integrala, 2003-2006" izeneko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten klausula administratibo partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, .................... proiektuko prezio unitario guzti-guztietan beherapen bat eginez ........ (ehunekoetan) .............koa.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3185671