78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O R K A

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Lorkako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideek, 2003ko maiatzaren 18an bilduta eta arauzko quoruma zegoela, jarraian azalduko den hirilurra hasieran desafaktatzea erabaki zuten.

216,01 m² 10. poligonoan, 903 zenbakiko finka, herrilurrak, eta horiez gainera Lorkako sarrerako errepidean duen beheko solairuko hormaren lerrokadura.

Desafektazioaren helburua herrilur horiek eta Mauriengo 1796 m² trukatzea da; lur horiek 10.polígonoan daude, 228 zenbakiko finkan, eta Juan Roldán Echeverríarenak dira. Trukatuko diren lur horiek guztiak bazkatarako erabiltzen dira.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 14.3. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143 b) artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Kontzejuaren Idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Lorkan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeian. Batzordeburuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0305478