78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G E S A L A T Z

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Gesalatz Ibarreko Udalak, 2003ko maiatzaren 24an egin bilkuran, Arzozko 6. poligonoko 6. eta 333. lurzatien (AO.1 antolamendu aldea) xehetasun azterlana, Luisa Irigoyen Larak Irigoyen Lara neba-arreben ordezkari gisa sustatua, hasieran onestea erabaki zuen, Alen Andueza arkitekto jaunak egindako proiektuarekin (2003ko apirilaren 28an ikusonetsia) eta Lizarrerriko Hirigintzako Zerbitzuaren 2003ko maiatzaren 19ko txostenarekin bat etorriz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Gesalatzen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0305487